euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elena Odriozola ilustratzaile donostiarrak Urrezko Sagarra saria irabazi du Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan

2015/09/04

Elena Odriozola donostiarrak Frankenstein liburuarentzat eginiko ilustrazioa

Elena Odriozola euskal ilustratzaileak (Donostia, 1967) Urrezko Sagarra jasoko du gaur ostirala Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan, Eslovakian, Mary Shelleyren 'Frankenstein' libururako sortutako lanagatik (Nordika Libros, 2013).  Galtzagorri Elkarteak proposatu zuen lan honen hautagaitza  sariketarako, OEPLIren bidez. 

Gehiago irakurri...


Iñaki Goikoetxea: "Euskaldunak ere emigrante ibili izan gara itsaso eta geltokietan ahul eta noraezean"

2015/09/04

Euskaldunok geure emigrante historia hobeto ezagutu beharko genukeela dio irudian Boiseko jaialdin agertzen den Iñaki Goikoetxeak. (argazkia EuskalKultura.com)

Mendi eta naturazalea da Iñaki Goikoetxea Arrufat. 29 urte dauzka eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan ari da komunikazio alorrean teknikari. Boiseko Jaialdin topatu genuen azkenekoz. Handik bueltan, zenbait galdera luzatu dizkiogu.

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuak Helsinkiko Unibertsitatean euskal irakurle bat hautatzeko deialdia plazaratu du

2015/09/04

Helsinkiko Unibertsitateko kanpusa

Finlandiako hiriburuan euskal irakurletzarako irakasle bila ari da Etxepare Euskal Institutua. Deialdia atzo argitaratu zen Euskal Herriaren Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta hautagaitzak aurkezteko epea hamar egunekoa da. Irakurleak astean lau orduko euskara klaseak emango ditu eta irakurletzaren aurrekontua 5.600 eurokoa izango da.

Gehiago irakurri...


Kaliforniako Chino hiriko Centro Basco jatetxeak bere sorreraren 75 urteak ospatuko ditu herri afari batekin

2015/09/03

Chinoko Centro Basco jatetxea Kaliforniako hegoaldeko euskaldunen bilgune izan da urte luzez

Festa handia prestatu du Chinoko Centro Basco jatetxeak larunbat honetan bere 75. urteurrena ospatzeko. Egunpasa eta afari goxoa egingo dute bertan betiko bezero eta lagunekin, Euskal Herriko 'Holako' musika talde lapurtarrak alaituta. Berterretche familiak, gainera, 45 urte egiten ditu jatetxearen kargu eta hori ere behar den moduan ospatuko dute Monique Berterretchek eta egun negoziaren ardura duten Bernadette eta Joey seme-alabek.

Gehiago irakurri...


Gure Txokoa EEak 'Cordoba Loiolari kantari' Koru Topaketara gonbidatzen eta bere azken berriak plazaratzen ditu

2015/09/03

Gure Txokoa euskal etxeko kideak Cordoban egindako Global Village izeneko jaialdian (argazkia EE)

Mugimendu handiko egunak ari dira bizitzen Cordoba hiriburuko Gure Txokoa-ko lagunak. Azken aste hauetan kolektibitateen ekitaldietan hartu dute parte eta euskal bisitariak jaso dituzte euskal etxean. Ostiral honetan Immigranteen Jaian arituko dira eta irailaren 18rako 'Cordoba Loiolari kantari' Koru Topaketa antolatu dute.

Gehiago irakurri...


Nancy Zubiri, Euskal Kazetako editorea: "Maite dut Jaialdi, uste dut beti segituko dudala hona etortzen"

2015/09/02

Nancy Zubiri euskal kaliforniarra Euskal Kazeta buletineko editorea da (argazkia EuskalKultura.com)

Kalifornian jaiotako kazetari eta irakaslea da Nancy Zubiri, aita Aldudeko euskalduna eta ama peruarra. Boisen harrapatu genuen "Travel Guide to Basque America" (University of Nevada Press, 1998) gidaliburu famatuaren egilea uztail azkenean, Jaialdiko asteazkenean, jendez inguratuta, euskal giroan. Izan ere, Jaialdiko zaletu handia dela esan zigun.

Gehiago irakurri...


Argentinako euskal eta irlandar diasporei buruzko liburua argitaratu du Argentinan Eugenia Cruset historialariak

2015/09/02

Liburuaren azala, Nicolas Chaves-en diseinua, 1868ko mapa baten oinarrituta

La Platako Unibertsitateko Gogoetarako Irlandako Katedra Askeak eta Lauburu Argitaletxeak bat egin dute Maria Eugenia Cruset Historia Doktorearen ikerketa argitaratzeko. Egilearen esanetan, lana akademikoa da, "Nazioarteko Harremanei buruzko nire master tesiaren jarraipena nolabait", "baina oso erraz irakur daiteke eta interesgarria suertatu ahal zaie ikertzaileei baina baita publiko orokorrari ere”.

Gehiago irakurri...


Gaur estreinatuko da Londresen 'Lurra' euskal estiloko erretegi berria, 'Donostia' jatetxeko nagusien eskutik

2015/09/01

'Lurra' jatetxea sortu dute Londresen, aurretik bertan Donostia jatetxea zeukaten Nemanja Borjanović eta Melody Adam-ek

Euskal sukaldaritza moldeek eta "Basque" deiturak segitzen dute munduan euren gorantzako bidean. Azken adibideetako bat dugu gaur bertan Londresen zabalduko den 'Lurra' erretegia. "Basque" etiketapean sortu dute azken hiru urteetan auzo berean "Donostia" jatetxea sortu eta arrakastaz gobernatu duten nagusiek, Nemanja Borjanović-ek eta Melody Adam-ek. Leku berriaren berezitasuna, okela eta arraina euskal erretegietako estiloan zerbitzatzea. Ah, eta chef baten eta zerbitzari bila dabiltza oraindik. Esan ingurukoei!

Gehiago irakurri...


Tandilgo Gure Abestiak abesbatzak milaka lagunentzat abestu zuen Brasilen, amaitu berria duen biran

2015/09/01

Tandilgo Gure Abestiak abesbatzako kideak Camboriuko 'Cristo de Luz'-en (argazkia GA)

Nazioarteko lehenengo esperientzia hau erabat arrakastatsua izan da Tandilgo Gure Etxea euskal etxearen baitan jaiotako abesbatzarentzat. Eskarmentu polita bizi izan dute eta taldeak milaka lagunen aurrean abestu zuen, puntako teknologiaz baliatuta. Kantariek aitortu digutenez, maila pertsonalean ere, herrialde berri bat ezagutzearekin batera, anfitrioi brasilderrekin loturak sortzeko aukera ere izan du Martin Tumbarinok zuzentzen duen koruak. 

Gehiago irakurri...


Londresen irailaren 1ean zabaldu behar den euskal jatetxe batek zenbait lanpostu eskaintzen ditu

2015/08/19

Londresen irailaren 1ean zabaltzeko xedea duen Lurra euskal estiloko jatetxe edo erretegi berriak zenbait lanpostu eskaintzen ditu ("assistant manager, waiters, waitresses & runners"). Erresuma Batuan lan egiteko eskubidea eskatzen dute, ingelesa menperatzea, taldean lan egiteko gaitasuna eta jendetasuna, besteak beste, eta soldata egoki gehi bonusak. Berehala hasteko da.

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia