euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aldaketa garrantzitsuak atzoko hauteskundeetan Hego Euskal Herrian, batez ere Nafarroan

2015/05/25

Diario de Navarra egunkariaren gaurko lehenengo orria, non UPN eta egungo Nafarroako Gobernutik gertu dagoen kazetak ere argi ikusten duen

Hauteskundeak izan ziren atzo Hego Euskal Herrian, udal eta foru erakundeetan, eta herritarren bozkak aldaketa nabariak ekarri zituen, batez ere Nafarroan non inoiz baino sendo eta indartsuago agertu den UPN foru gobernutik kanporatzeko jarrera, zenbakiek lagundua. Aldaketa hori posible da Nafarroan, kasu horretan Uxue Barkos (Geroa Bai) izan daitekeelarik gobernuburu berria, nahiz eta UPN izan den indarrik bozkatuena, baina aski sostengurik gabe Parlamentuan, gobernuari eusteko. Hauteskundeei buruz eta beste gairen bati buruzko iruzkinak datozen lerro hauetan.

Gehiago irakurri...


Literaldia 2015: "Literaturarekin zailagoa da jendea erakartzea, baina ikusi dugu bideak badirela"

2015/05/25

Fermin Muguruza "Black is Beltza" komikiaren aleak sinatzen Euskal Etxeak Rambletan jarri zuen standean (argazkia EuskalEtxeaBCN)

Hamaikagarren Literaldia amaituta, Bartzelonako Euskal Etxeak jaialdiaren balioespen baikorra egin du, inoiz baino jendetsua izan dela azpimarratuz. "Jarduera gutxiago, baina kalitate aldetik oso onak izan ditugu, eta jendearen harrera inoiz baino hobeagoa izan da", esan dio EuskalKultura.com-i elkarteko kultur teknikari Ekaitz Garatek. Azpimarragarriak izan dira Bernardo Atxaga eta Manuel Rivasen arteko solasaldiak, eta Fermin Muguruzaren "Black is Beltza" komikiaren ikusentzunezko irakurketa.

Gehiago irakurri...


Urtebeteko etenaren ostean, ‘Euskaldun Hitza’ Arrecifesko irratsaioa ekainaren 3an itzuliko da, ordutegi berrian

2015/05/25

Laura Nobile eta Mariana Domine 'Euskaldunaren Hitza' irratsaioaren 2011ko denboraldian

Euskaldunak Denak Bat euskal etxe arrecifestarraren baitan sortutako saioak bere zazpigarren denboraldiari ekingo dio ekainean, asteazkenero, arratsaldeko 5etan, Laura Nobile aurkezle. Ohiko formatuarekin, euskal kulturarekin lotura duten hainbat gai hartuko dira ardatz ordubeteko saioak, aurten gainera, ordutegi berrian. “Ezinbestekoa izan da ordutegia aldatzea, Euskal Herritik jarraitzen diguten lagunengatik” azaldu dio Nobilek EuskalKultura.com-i. 

Gehiago irakurri...


Aingeru Etxebarria, sukaldaria: “Ezin diogu edozerri ‘pintxo’ esan, kalitatezkoa behar du, edozerk ez du balio”

2015/05/22

Euskal kultura eta, bereziki, sukaldaritza lau haizetara zabaldu ahal izateak ilusio handia ematen dio Aingeru Etxebarriari (Argazkiak: A.E.)

Sukaldaritza eskola arrakastatsua dauka Bilbon Aingeru Etxebarriak (Getxo, 1978). Horren adibide da, aurreko astean bakarrik, Errusiatik, AEBetatik eta Holandatik heldutako ikasle taldeak eduki izana. Hamar gehi bat sari eta izendapen jaso ditu, horietako asko egiten dituen pintxoei esker, eta Karlos Arguiñano sukaldari ezagunaren babesa dauka. AEBetan hitzaldi eta erakustaldi bira laburra hasiko du gaur Bakersfield-en, CSUB unibertsitatean, herri kaliforniar honek asteburuan biziko dituen Euskal Festei hasiera emanez. “Pasioa transmititzen saiatuko naiz”, esan dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Mitzuli, zure mugikorra itzultzaile automatiko bihurtzen duen doako aplikazio berria

2015/05/22

Mitzuli app itzultzailearen webguneko irudia

Zenbatetan nahi izan diozu norbaiti galdetu hitz bat euskaraz nola esan, baina ez zenuen inor eskura? Edo euskal hitz batek zer esan nahi duen jakin? Orain, zure sakelekoak emango dizu erantzuna, Mitzuli aplikazio berriari esker. IXA taldeko Mikel Artetxe garatzaileak sortu du Android smartphonentzako, eta doakoa da.

Gehiago irakurri...


Tiburcio Bilbao eta Adalberto ‘Potxolo’ Loyola gogoan, Txistulari Eguna ospatu zuen Arrecifeseko euskal etxeak

2015/05/22

Jadanik ez dauden irakasleengandik ikasitakoa zabaldu zuten Marianela Rimini Azarola eta Juan Ignacio Saez gazteek Txistulari Egunean (argazkia EE)

Zortzi urte bete dira Potxolo Loyola hil zenetik, eta bi ekintzarekin omendu zituen Euskaldunak Denak Bat-ek ‘Potxolo’ bera eta euskal etxeetan ikasi, jo eta irakasten duten txistulari guztiak. Loyolaren heriotzaren urteurrenaren egun berean, zeremonia bat egin zuten arrecifestarrek herriko kanposantuan; biharamunean, dantzatuz eta abestuz ospatu zuten, Txistulari Eguna izeneko topaketan.

Gehiago irakurri...


Maipuko Anaitasuna EEak bere historiako garai guztietako kide eta ekintza egileak gogoratuz ospatu du 39. urteurrena

2015/05/21

Maipuko Anaitasuna euskal etxeko kideek erakundearen 39. urtebetetzea ospatu zuten maiatzaren 17an

Hirurogeita hamar lagunentzako bazkari batekin ospatu zuen Anaitasuna erakundeak bere urtebetetzea; jaian, euskal etxea sortu, sendotu eta biziarazten lagundu zuten pertsona guztiak oroitu nahi izan zituen instituzioak, ehunka argazkirekin egindako bideo erakutsiz bertaratutakoei. Datorren urtean beteko dituen 40 urteak behar bezala ospatzeko proposamenak aztertzen hasiko da orain Buenos Aires probintzia argentinarreko euskal etxe hau.

Gehiago irakurri...


"Winnipeg, testimonios de un exilio" liburuaren aurkezpena Santiagon, erbesterako bidaia luzearen testigantzekin

2015/05/21

"Winnipeg, testimonios de un exilio" liburuaren aurkezpena Santiagoko Lope de Vega antzokian

Valparaisoko Euskal Etxean aurkeztua izan eta gero, Txileko Santiagon aurkeztu da berriki "Winnipeg, testimonios de un exilio" liburua. Ekitaldia Txileko "Colectividad Vasca" elkarteak antolatu zuen, Lope de Vega antzokian. Han, Julio Gálvez Barraza egileak eta Jaime Ferrer Mir editoreak 1939an gudatik ihesi Txileraino 2.000 erbesteratu ekarri zituen untziaren bidaia hunkigarri haren berri eman zuten.

Gehiago irakurri...


Hernani, Oiartzun eta Hiriburuko musikari eta dantzari gazteek Italiara eramango dute euskal musika

2015/05/20

Lapurdiko Leinua Konpainia dantza taldearen ikuskizun bateko irudia

Euskal Herria eta Italiaren arteko kultur truke bati esker, euskal musikari eta dantzari talde gazte bat Italiara abiatuko da bihar bertan. Rimini hiriko La borgata che danza herri musika eta dantza jaialdian parte hartuko dute, hilaren 25a arte, bertako gonbidatu nagusi gisa. Partehartzaileak Hernani eta Oiartzungo musika eskoletako gazteak eta Lapurdiko Leinua Konpainia dantza taldeko kideak dira.

Gehiago irakurri...


Cerebral Effusion musika talde ermuarra, AEBetako Las Vegas Deathfest-eko kartel buru hautatu dute

2015/05/20

Cerebral Effusion-en musika ez da irrati komertzialetan entzuten den horietakoa, muturreko metala jorratzen baitute, baina AEBetan egingo duten birak eta Las Vegas Deathfest jaialdiko buru izateak buletin honen interesa piztu du (Argazkia: C.E.)

Ekainaren 13an hasi behar duten AEBetako birarako prestaketa lanetan daude Cerebral Effusion-eko lau musikariak. Eurak Kosme dira, baxua eta ahotsa; Pe, gitarra; Jabo, gitarra; eta Eihar, bateria; eta muturreko metala jotzen dute. Bira trinkoa daukate, hamahiru kontzertu hamahiru egunean: “Egurra gustatzen zaigu!”, aitortu dio Eihar Unamunok EuskalKultura.com-i. Las Vegas Deathfest jaialdian egingo dute lehen geldialdia, kartel buru legez: “Oso kontzertu berezia izango da guretzat”.

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia