euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal dantzari buruzko aplikazioa aurkeztu dute Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak

2016/07/22

Soka aplikazioaren aurkezpenean, Jakes Larre eta Pantxoa Etchegoin (EKE), eta Iurdana Acasuso, Lorea Bilbao eta Ana de Castro (Bizkaiko Foru Aldundia) (argazkia Azkue Fundazioa)

Euskal dantzari buruzko ezaguera zabaltzeko asmoarekin sortu du Azkue Fundazioak "Soka" aplikazioa. App honen oinarrian dago Euskal Kultur Erakundeak egin duen "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa, eta www.dantzan.eus webguneko edukinak ere baliatu dira aplikazioa garatzeko. Bi atal ditu aplikazioak: batean, Euskal Herriko dantza emankizunen mapa eta egutegia, eta bestea, dantzari buruzko galde-erantzunen jolasa. Doakoa da eta iOS eta Android sistementzako eskuragarri.

 

Gehiago irakurri...


Lorea Bilbao: "Esan daiteke txantxangorriak euskaltasunaren hegoak astindu dituela uztail honetan Washingtonen"

2016/07/22

Euskadiko hainbat paisaia eta jarduera Washingtonen ibili dira uztail honetan. Irudian, Lorea Bilbao uztailaren 8an 'Smithsonian Folklife Festival'en (argazkia EuskalKultura.com)

Bukatu zela ia pare bat aste pasatuta, sarean etengabe segitzen dute agertzen ekitaldiko argazki, bideo eta iruzkinek. Euskal Herrikoentzat berezia, euskal-amerikarrentat oso berezia izan zen. Lorea Bilbaok barrutik bizi izan zuen.

Gehiago irakurri...


Valladolideko Gure Txoko elkarteko koruak ikasturteari amaiera eman zion Toron egin zuen emanaldiarekin

2016/07/22

Gure Txoko Euskal Etxeko kantariak Toron egin zuten kantaldian (argazkia Valladolid EE)

Oporretara joan da Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxea, baina udaran ateak itxi baino lehen azken jarduera bat egin zuen ekainean, San Juanetako bazkari bat. Aurretik, koruak ikasturteko azken emanaldia egin zuen Toro hirira egin zuen txangoan. Koruak kantaldia eman zuen Toroko San Julian elizan, eta emanaldiaren ostean bazkaria egin zuten elkarteko bazkideek, inguru horretako ardo ezagunak dastatuz. 

Gehiago irakurri...


Datorren ostegunean bukatuko da epea EuskalKultura.com-en liburu, CD eta eranskailu zozketan parte hartzeko

2016/07/21

Datorren asteko osteguna, gaur zortzi, azkeneko eguna da EuskalKultura.com-en uztaileko zozketan parte hartzeko. Sariak: bi liburu: "Modern Basque History: Eighteen century to the present", Cameron Watson egile (Renoko Unibertsitatea) eta "Aita deitzen zen gizona", Joan Errea egile eta Pello Salaburu prestatzaile (Pamiela); bi CD, Burgaintziren "Dantzaz-eke" (Agorrila) eta Sonia de los Santos-en "Mi viaje: de Nuevo León to the NY Island"; eta ikurrinak eta euskal diseinuak dauzkaten eranskailu edo itsasgarri sorta bat. Eman gaur bertan izena!

Gehiago irakurri...


Washingtonen jo ostean, Korrontzi taldeak Ingalaterran amaituko du etzi 6 herrialdetan barrena egin duen bira

2016/07/21

Korrontzi taldeko kideak Washintongo Kapitolioaren aurrean, Smithsonian museoaren Folklife Festival jaialdian (argazkia Korrontzi)

Aurtengo uztaila benetan mugitua izan da Korrontzi folk taldearentzat; izan ere, makina bat herrialdetan izan dira bizkaitarrak euren musika aurkezten. Uztail hasieran Washintonen izan ziren, Smithsonian Museoaren Folklife Festivalean, AEBetako euskaldunekin batera, eta harrezkero Kroazian, Italia, Eslovenian eta Hungarian izan dira. Etzi Warwick-en itxiko dute bira.

Gehiago irakurri...


Gernikako Euskal Herria Museoak Diasporari buruzko erakusketa zabalduko du gaur arratsaldean

2016/07/21

"Etxetik at.Euskal Diaspora" izenpean, erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta urrian egingo diren "Etxetik at. Migrazioak eta kultur ondarea" izeneko Ondarearen Europako Jardunaldien aurrerapena izango da, aurten hogeita bost urte betetzen ari den Gernikako Euskal Herria Museoan. Erakusketaren inaugurazioa gaur arratsaldeko zazpietan egingo da Museoaren egoitzan.

Gehiago irakurri...


Bakersfield-eko Euskal Etxeak kontzertua antolatu du bere Memoria Bizia programarako baliabideak lortzeko

2016/07/20

Kontzertuaren afixa

Bakersfield hiri kaliforniarrean egoitza duen Kern County Basque Club-ek kontzertu eta ekitaldi bat antolatu du hiriko garagardotegi batean New Orleans-eko musika banda bat protagonista, dirua lortu ahal izateko aurrera daraman Memoria Bizia ekimenerako, CSUB unibertsitateko bekadun bat hartu eta, pertsona finko hori hor, bultzada erabakiorra eman ahal izateko Memoria Bizia programaren bertako atalari.

Gehiago irakurri...


Iñigo Urkullu lehendakaria Etxepare institutuaren Patronato bileraren buru izan zen atzo Gasteizen

2016/07/20

Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera atzo Gasteizen Urkullu lehendakaria buru

Bilera atzo arratsaldez egin zen Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzan. Iñigo Urkullu lehendakaria buru, partaide izan ziren Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua eta Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria, Patronatuko beste zenbait kideen artean bertan zeudela Marian Elorza, Patxi Baztarrika, Josean Muñoz, Lorea Bilbao, Koldo Martinez, Xabi Paya eta Felipe Juaristi, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Quebeceko Euskaldunak elkarteak hiru eguneko festa egingo du bere 20. urteurrena ospatzeko

2016/07/20

Euskaldunak Quebec elkartearen 20. urteurreneko ekitaldien afitxa

Montrealeko Euskaldunak elkarteak 20 urte betetzen ditu aurten eta euskal etxeko bazkideak festa handia ari dira antolatzen data esanguratsua behar den moduan ospatzeko. Ekitaldiak abuztuaren 26an hasiko dira, elkartearen historiari buruzko erakusketa batekin, eta asteburuan zehar luzatuko dira. 

Gehiago irakurri...


Argazki lehiaketa antolatu du Sao Pauloko Eusko Alkartasuna EEak, gaia 'Gure Euskal Herria'

2016/07/19

Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxearen I Argazki Lehiaketaren afixa

Argazki lehiaketa antolatu du Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak, gaia 'Gure Euskal Herria' duela eta partaide izan daitezkeela uskal etxeko kideak eta baita bisitariak ere. Lanak aurkezteko epea irailaren 15a da eta saritutako 12 argazki onenekin Eusko Alkartasunaren 2017ko egutegia egingo da. Erakusketa online bat ere zabalduko da interneten zein sare sozialetan.

Gehiago irakurri...


© 2014 Basque Heritage Elkartea

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia