euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Flores hirian egindako Uruguaiko Euskal Elkarteen II. Biltzarraren ondorioak plazaratu dituzt

2016/05/31

Uruguaiko Euskal Elkarteen II, Biltzarrera bildutako ordezkarien talde-argazkia

Pasa den hilabetean --apirilaren 16an, larunbata-- zenbait erakunde uruguaitarrek "Uruguaiko Euskal Elkarteen II, Biltzarra" izenpean eginiko elkarretaratzearen konklusioak plazaratu dituzte atzo. Bilkurako partaide ian ziren Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxea eta Aldaxka elkartea; Floresko Euskal Etxea; Saltoko Euskaldunen Taldea; San Joseko Euskaldunak Taldea; eta Argentina-Brasil mugaz gaindiko Grupo Fronterizo de Vascodescendientes de Rivera-Livramento izeneko taldea,

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Montevideoko Euskaro EEak: Silvia Ortone Endériz da lehendakari berria

2016/05/31

Euskaroko zuzendaritza zahar eta berriko kideak, tartean Emilio Latorre, Félix Latienda, Silvia Ortone Endériz, Carlos Larragueta, Baldomero Ansó, Pedro Biscayzacú, María del Carmen Latienda, Julio Garcia Denis, Julia Vizcarret eta María Díaz.

Urteko Biltzar Nagusia egin du maiatz honetan hiriburu uruguaitarreko Euskaro EEak eta besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritu du. Bigarrenz elkartearen historian, emakume bat izango da Euskaroko lehendakari. Silvia Ortone Enderiz. Segidan, Uruguaiko euskal etxe dekanoa 2016-2017 tartean gobernatuko duen ekipoaren izena.

Gehiago irakurri...


Aurreskua dantzatu ostean ezkontzeko eskatu zion Utahko Cirbie Sangronizek Amanda neskalagunari

2016/05/30

Cirbie Sangroniz Amanda neskalagunari ezkontzeko eskatzen,. Living Traditions jaialdiaren taulagainean

Utahko Triskalariak dantza taldeko dantzari eta zuzendari Cirbie Lee Sangronizek aparteko ezustekoa eman zion Amanda neskalagunari aurtengo Living Traditions jaialdian, berarentzako aurreskua dantzatu eta... adi bideoaren amaieran gertatzen denari!  

Gehiago irakurri...


Buletinak argitara eman du kanpoko euskal komunitateetan egoera larrian daudenentzako 2016ko deialdia

2016/05/30

EHAAk joan den ostiralean, maiatzaren 27an eman zuen argitara atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia-premiak eta egoera larriak atenditzeko euskal etxeei diru-laguntzak emateko 2016. urteko deialdia. Deialdiak 202.000 euroko zuzkidura dauka. Buletinean argitaratze egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko.

Gehiago irakurri...


Euskaratik eratorritako hitzak daude Amerika iparraldeko mi'kmaq lehen nazioaren hizkuntzan

2016/05/30

Potlotek (Kanada) herriko mi'kmaqak zeremonia katoliko batean. Mi'kmaqen artean hura da erlijio nagusia, indijenek Barnetegi Eskoletan gehiegikeriak jasan arren (argazkia Peuton Chisholm-Berria)

Egin dira filmak euskaldunen eta haien arteko harremanez, espedizioak eta haurrentzako ikuskizunak, baina topikoak gainditzeko ikerketa gutxi. Hori aldatzen ari da: hango eta hemengo adituak informazio trukean dabiltza. Edu Lartzagurenek sinatzen du  "Itsasoz bestaldeko aniaq eta arrebak" izenpean Berria egunkariak argitara emaniko artikulu hau.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en zozketa: Datorren astean bukatuko da epea liburua, CDak eta eranskailuak eskuratzeko

2016/05/27

Sariak: 'Aita deitzen zen gizona' liburua; 'Boga boga' CD eta liburua; 'Korrontzi Getxo' CDa eta euskal eranskailu sorta

Datorren asteko ostiralean bukatuko da epea EuskalKultura.com-en oraingo zozketan parte hartzeko. Sariak, Joan Errearen  'Aita deitzen zen gizona' liburu ederra; 'Boga boga' CD eta liburuska, 22 'betiko' euskal marinel kanturekin bakoitza bere doinu, hitzak eta audioarekin; Korrontzi talde getxoztarraren Korrontzi CD bikoitza; eta laugarren saria, euskal eranskailu sorta bat, ikurriña eta euskal koloreekin, autoan edo nonahi ipintzeko. Orain arte egin ez baduzu, ez zazu gehiago itxaron eta parte hartu gaur bertan.

Gehiago irakurri...


Valentziako Laurak Bat-ek "Nafarroa Artesautza Gourmet" erakusketa inauguratu zuen joan den astean

2016/05/27

Joaquín Valera, Alberto Artieda, Nafarroako Gobernuko ordezkari Pello Pellejero eta Valentziako Laurak Bat-eko presidente Carlos Galiana erakustaldiaren estreinuan

Valentziako "Laurak Bat" Nafar eta Euskal Etxeak (Nafarroako Gobernuaren zein Eusko Jaurlaritzaren sareetako parte da) Foru Gobernuaren eskutik datorren "Nafarroa Artesautza Gourmet" izeneko ekimena inauguratu zuen joan den astean. Izan ere, elkarretaratze eta erakusketa honek "Reyno Gourmet" eta "Nafarroako elikagai artesauak" marka daramaten kalitateko eligaiak sustatzea dauka helburu, eta nafar etxe edo elkarterik daukaten Espainiako estatuko hiriak ari da bisitatzen modu ibiltarian.

Gehiago irakurri...


Caracaseko Eusko Etxeak Batzar Orokorra egin zuen, azpiegitura eta komunikazio arlo hobekuntzak azpimarratuz

2016/05/27

Eusko Etxeko piszina izan da hobekuntza gehien izan dituen guneetako bat (argazkia Caracas EE)

Caracasko euskal etxeak iragan maiatzaren 21ean egin zuen bere Batzar Orokorra, eta bilkuran elkartearen zuzendaritzak 2015 urtean zehar egindako kudeaketaren berri eman zuen. Aipatutako lanen artean, azpiegituratan egindako lana azpimarratu zuten, eta komunikazio arloan ere estrategia berri eta arrakastatsuak sustatu direla jakinarazi zuten.

Gehiago irakurri...


Reala eta Eibar Estatu Batuetako euskal zaletuekin bildu ziren San Frantzisko, New York eta Las Vegasen

2016/05/26

Realeko jokalari eta teknikariak San Frantziskoko Basque Cultural Center-eko frontoian, bertako euskaldunekin (argazkia Reala)

Azken egunotan bi euskal talde, Eibar eta Reala, Estatu Batuetan bira egiten izan dira eta lagunarteko zenbait partida jokatu dituzte, denboraldia amaitzeko. Bidaia AEBetako euskal komunitatearekin biltzeko ere baliatu dute bi taldeek eta irudi gogoangarriak utzi dizkigute. Jarraian, bi argazki galeria - bat talde bakoitzeko- irudi horietako batzuekin.

Gehiago irakurri...


Posadasko Euskal Jatorri EEak hitzarmena sinatu du Rotary Clubarekin euren egoitza erabili ahal izateko

2016/05/26

Urteko lehenengo janari salmenta erakundearen egoitza berria izango den Rotary Klubean egin zuen Posadasko Euskal Jatorri Euskal Etxeak

Egoitza propiorik ez duenez, akordio bat egin du Euskal Jatorri Euskal Etxeak Posadasko Rotary elkartearekin bere ekintzak klubeko instalazioetan egin ahal izateko. Euskal Etxeak hilero antolatuko ditu janari-salmentak Clubean, bildutako diruarekin egoitza egokitzeko. Lehenengo salmenta erabat arrakastatsua izan da: 150tik gora anoa saldu ziren.

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia