euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Makila", Pariseko dantzari, kantari eta musikariek sorturiko euskal dantza ikuskizuna, bihar estrenatuko da

2015/01/30

"Makila" ikuskizunaren kartela

"Makila" Pariseko Eskual Etxeko bi elkarteek (Gazteriak eta Gernikak) egindako lana da; hiriko dantzari, abeslari eta musikariak batuz. Bihar bertan estrenatuko da Asnieres sur Seine-eko Armand Bejart antzokian. Guztira, 60 pertsona bilduko ditu taulagainean. Hauek guztiek Euskal Herriko dantza zein abesti ikusgarrienak aurkeztuko dituzte. Horietariko asko, zuzeneko musika originalarekin lagunduak izango dira. Ikus aurrerapen bideoa jarraian.

Gehiago irakurri...


"Loreak", "Lasa eta Zabala" eta "Negociador" filmak, besteak beste, Bartzelonako Euskal Zinemaldian

2015/01/29

Zinemaldia.cat, Bartzelonako euskal zine jaialdiaren aurtengo kartela

Dena gertu dago Bartzelonako Euskal Etxean 2015eko Zinemaldiari ekiteko; datorren otsailaren 6an abiatuko da, eta otsailaren 27an amaituko. Berritasun asko ditu jaialdiak, nagusiena ziurrenik, aurten "Txapela D'Or" sariak dirutan ordainduko direla, hiru kategoriatan: dokumentalik onena, fikziorik onena eta euskarazko filmik onena. Horrez gain, jarduera bereziak egingo dira: txikiei eskainitako atal berezia -Txo!-, Katalunia eta Euskal Herriko ikusentzunezko profesionalentzako topagunea eta zine-ibilbideak Bartzelonan barrena.

Gehiago irakurri...


Alberto de Sarasqueta, Kunshango Mondragon Parkea: “Txinan edukiontziak edukiak bezainbeste edo gehiago balio du”

2015/01/29

Alberto de Sarasqueta Kunshango Anaitasuna baserriaren aurrean, Mondragon Industri Parkean (argazkia EuskalKultura.com)

Alberto de Sarasqueta bilbotarrak zazpi urte daramatza Txinan. Bera da Kunshango Mondragon Industri Parkeko ‘zuzendari kudeatzailea’ –general manager dio ingelesez eta txineraz bere txartelak– Euskadirekin harreman lehenetsia duen Jiangsu probintzian. Bi munduen arteko zubilana egiten du 2007an Shanghaitik 40 kilometrora euskal enpresak kokatu, elkarri lagundu eta baturik merkatu eta testuinguru txinatarrari hobeto ekiteko sortutako euskal polígono honek. Mila langile ari dira bertan, euretarik berrogei bat ‘espatriatu’, gehienak euskaldunak.

Gehiago irakurri...


Korrika 19rako gertu Parisen! Eskual Etxeak gonbitea luzatzen dizue bideo "teaser" honekin

2015/01/28

Pariseko Eskual Etxeak argitaratu duen bideoaren irudi bat; bideoa bera, beheraxeago ikus dezakezue

Korrikarako irrikaz dabiltza Pariseko Eskual Etxean eta dena prest dute jada martxoak 7an Frantziako hiriburuan egingo den ekitaldirako. Montmartre gune ezagunetik Euskal Etxera bidea egingo dute, eta bertan biziko diren irudi ikusgarrien seinale, honako bideo hau partekartu dute sare sozialetan (bideoa lerro hauen ondoren).

Gehiago irakurri...


Jose Mujica presidente uruguaitarraren erroak Gipuzkoako Astigarreta, Azpeitia eta Tolosan daude

2015/01/28

Jose Mujica 2015eko martxoaren 1era arte da Uruguaiko lehendakari. Bere adarreko muxikatarrak Astigarreta, Azpeitia eta Tolosatik datoz (argazkia Primicia.com)

Hala baitetsi du Mikel Prieto Eusko Ikaskuntzako kideak agintari uruguaitarraren zuhaitz genealogikoa egin ondoren. Laurehun urte atzera egin ditu XVI. mende amaieran Gipuzkoako Astigarreta herrian kokatu arte. Hangoa zen topatutako arbaso zaharrena, bertatik geroago Azpeitiako Urrestillara eta Tolosara aldatu zirelarik muxikatarrak. Tolosakoa zen, izan ere, Montevideora pasatu zen Francisco Muxica Yeregui, presidentearen birraitona. Hau guztia Juan Aguirrek sinatutako artikulu batean eman du argitara El Diario Vascok.

Gehiago irakurri...


Danborradaren burrunba munduan zehar entzun zen: Sydneytik Mexikora, eta Caracasetik Limara (argazkiak)

2015/01/27

Sydneyko Gure Txoko elkartearen frontoian talde argazkia atera zuten Australiako danborrari hauek (argazkia Sydney EE)

San Sebastian eguneko ospakizunen oihartzunak indartsu darrai Diasporan eta azken egunetan etengabe ari dira iristen geurera euskal etxeetako festetako argazkiak eta kronikak. Argi dago festa honek baduela engantxatu egiten duen zer edo zer, eta gero eta gehiago dira ospakizunak antolatzen dituzte euskal elkarteak. Jarraian horietako batzuk bildu ditugu: Sydney, Mexiko, Lima eta Caracas.

Gehiago irakurri...


Roger Sallas: "Katalanok euskal kultura senide gisa sentitzen dugu, diferentea, baina senidea"

2015/01/27

Roger Sallas Bartzelonako Euskal Etxeko koordinatzailea da (argazkia www.euskalkultura.com)

Geografian lizentziatua, Roger Sallas betidanik ibili izan da persona aktibo eta ekimentsu sorleku izan zuen Badalonako elkarte eta auzo mugimenduetan. 2014ko apiriletik, Euskal Herriaren erakuslehio katalanean dabil murgilduta, Bartzelonako Euskal Etxeko ekitaldi koordinatzailea baita.

Gehiago irakurri...


Uruguaiko Saltoko barnetegiak abiatu du ‘Argentinan Euskaraz’ egitarauaren 25. urteurreneko urtea

2015/01/26

Saltoko Euskaldunen Taldea euskal etxea izan da 2015eko Udako Barnetegiaren antolatzailea (argazkia Valeria Garcia Oyarzabal)

HABEk kudeatzen duen Euskara Munduan programaren egoitza izan da berriro ere Uruguai. Bertan bildu dira Argentina, Brasil, Txile eta Uruguai bertako ikasleak 'Euskara Munduan' programaren 2015eko Udako Barnetegian partaide. Elkarretaratze honekin, eta Argentinan Euskaraz programaren 25. urteurrenaren baitan, jarduerez betetako urte bati ekin diote Hego Amerikako euskara ikasle-irakasle eta euskaltzaleek.

Gehiago irakurri...


Gipuzkoa eta Lapurdiko sortzaileei zuzenduriko laguntza deialdia egin du Bitamine Faktoriak

2015/01/26

BItamine Faktoriaren webguneko irudia

Bitamine Faktoriak 2015eko sorkuntzarako mugaz gaindiko laguntzen deialdia egin du. Laguntza hau beren jarduera Gipuzkoa eta Lapurdi probintzietan garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboei zuzendua da. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 31n itxiko da.

Gehiago irakurri...


Ramon Ysursa, instituzio bat Boiseko euskal gizataldean, hil da hiriburu idahotarrean, 95 urte zituela

2015/01/23

Ramon Ysursa (argazkia EuskalKultura.com)

Pertsona apala, hurbila eta aktiboa ia bere azken momenturaino, joan den asteazkenean hil da Estatu Batuetan, Idahoko Boise hirian, Ramon Ysursa, oso pertsona ezaguna Idahoko euskal komunitatean eta kolektibitate horretako adin altuenetako kidea. Ramon Ysursa, orain egun batzuk arte Idahoko estatu-idazkari izan den Ben Ysursaren aita zen eta baita John Ysursarena ere, besteak beste, azken hau urtetan NABO Estatu Batuetako euskal elkarteen federazioko arduradun eta sustatzailea eta gaur egun BSU unibertsitatean historia irakasle eta Euskal Ikasketen Partzuergoko zuzendaria.

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia