euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal dantzak eta Lehenengo Printzesa Urrundik elkartearen kontu, Paranako Gizataldeen Azokan

2014/11/28

Paranako Gizataldeen Azoka azaroaren 22an eta 23an izan zen, 16 kolektibitate partaide (argazkia Federación Colectividades de Paraná)

Gizataldeen Azokaren 25. edizioa hiriko portu berriaren inguruan egin zen, Parana ibaiaren ertzean, hamasei kolektibitate antolatu lagun. Euskal gizataldearen kasuan, Urrundik-ek ordezkaturik, dantza ikuskizunean baita Jaiko Erregina hautatzeko lehiaketan ere gailen atera ziren euskal elkarteko kideak.

Gehiago irakurri...


VascosMexico taldeak Facebook orria estrenatu eta webgunea berritu du: ongi etorri!

2014/11/27

VascosMexico webgunearen diseinu berria (eta gure artikulua portadan, eskerrik asko!)

Mexikoko euskal komunitateko talderik aktiboenetako bat, VascosMexico posta zerrendatik sortu zena, sare sozialetara heldu da eta berriki Facebooken orria estrenatu du. Zalantzarik gabe, aurki Mexikoko euskaldunen topagune digitaletako bat bihurtuko da orri hori. Horrez gain, bere webgunea berritu egin du, diseinu garbi eta errazago batekin. Ongi etorri sare sozialetara VascosMexico!
 

Gehiago irakurri...


Enrique Poittevin eta Maritxu Saralegui: "Uruguaiko euskal etxeak bildu eta FIVU sendo eta berrindatua lortu nahi dugu"

2014/11/27

Mirentxu Saralegui eta Enrique Poittevin euskal-uruguaitarrak atzo EuskalKultura.com-en bulego donostiarrean. Entusiasmoz aipatu zuten bidaia honetan bisitatu dituzten euskal bazterrak (argazkia EuskalKultura.com)

Argentina da Diaspora kontuetan munduan txapeldun, euskal jatorriko biztanleak eta euskal etxeak herrialdean nonahi baititu, baina Uruguai ez zaio batere atzean geratzen bere euskal historia eta euskaldunen eragin aberatsari dagokionean. Azken ia sei asteetan Uruguain jaiotako bikote bat izan dugu Euskal Herrian bisitari, zazpi probintzietako bazterretan barrena. Atzo, EuskalKultura.com-en bulegoetaraino iritsi ziren, Donostian, eta solasaldi llabur bat egiteko parada izan genuen. Maritxu Saralegui eta Enrique Poittevin dira eurak.

Gehiago irakurri...


Jaio berria den Azul hiriko ‘Arima Gazte’ dantza taldeak jantzi berriak estreinatu zituen bertako Gizataldeen Jaian

2014/11/27

Azulgo Gizataldeen Jaialdia: dantza eta arropa berriak zabaldu zituzten dantzariek udaletxearen aurreko tauletan (argazkia EE)

Euskal partaidetza handia izan du aurtengo Azulgo Gizataldeen Jaiak. Izan ere, hiriko euskal etxeko kideekin batera Las Floresko Loretako Euskaldunak euskal etxekoek ere hartu zuten parte kolektibitateen omenezko egindako ekitaldian. Dantza ikuskizunean, baserritar jantziak luzitu zituzten lehen aldiz ‘Arima Gazte’ talde azuldarreko dantzariek.

Gehiago irakurri...


Euskararen Egunerako hitzorduak barra-barra ari dira zabaltzen Diasporan: Sydney, Boise, Quebec, Madril, Mallorca...

2014/11/26

Iaz Trafalgar Square plaza ezagunean bildu ziren Londreseko euskaldunak, London Basque Society elkarteak deituta (argazkia London Basque Society)

Datorren abenduaren 3an ospatuko da, urtero legez, Euskararen Nazioarteko Eguna, eta beti bezala mundu zabaleko euskal etxeek deialdiarekin bat egin dute irrikaz. Diasporako euskaldunen artean festa honek oihartzun handia izan ohi du eta dagoeneko heldu dira gurera makina bat hitzordu. Horien zerrenda labur bat doakizue jarraian.

Gehiago irakurri...


Koldo San Sebastianek 'El exilio vasco en América' liburua aurkeztuko du gaur Gasteizen eta bihar Gernikan

2014/11/26

Koldo San Sebastianen 'Exilio Vasco en América' liburuaren aurkezpena Baionako Euskal Museoan, Eusko Jaurlaritzako Urazandi bildumaren baitan, 2014ko azaroaren 25ean. Irudian, Koldo San Sebastian eta Asier Vallejo Itsaso (argazkia EuskalKultura.com)

Euskal erbesteari buruzko liburu berri bat aurkeztu zen atzo Baionan, bertako Euskal Museoan, Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumaren baitan, Koldo San Sebastian kazetaria egilearen eskutik eta Asier Vallejo Itsaso Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren eskutik. 'El exilio vasco en América' gaur aurkeztuko da Gasteizen (EHUko Gradu Aretoa, 19:00etan) eta bihar amaituko du aurkezpen-bira, Gernikan (Elai-Alai aretoan, 19:00etan) egingo den azken ekitaldi batekin.

Gehiago irakurri...


‘Argentina Euskal Herriko Bakearen Alde’ elkarretaratzea: abenduaren 4an Argentinako Senaduan

2014/11/26

Buenos Airesko Legebiltzarrean egingo den ‘Argentina Euskal Herriko Bakearen Alde’ elkarretaratzean parte hartzeko gonbitea

Euskal gatazkaren irtenbide baketsuaren aldeko aldarrikapen moduan, Argentinako izen handiko hainbat lagunen babesa duen dokumentu bat irakurriko da datorren astean ‘Argentina Euskal Herriko Bakearen Alde’ elkarretaratzean. Nazioarteko Kontaktu Taldeak, Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak –bertako koordinatzaile Paul Rios ordezkari– eta Argentinako Bake eta Justizia Zerbitzuak, Adolfo Pérez Esquivel-en eskutik, deiturik, herrialdeko politika eta kultura arloetako erreferenteen eta euskal diaspora argentinarraren hainbat erakunderen atxikimendua lortu du jadanik ekintzak.

Gehiago irakurri...


Bernardo Atxaga Guadalajarako Liburu Azokan izango da eta Mexiko DFko Euskararen Eguneko ospakizunetan parte hartuko du

2014/11/25

Bernardo Atxaga idazlea (argazkia www.etxepare.eus)

Mexikoko euskal komunitateak gonbidatu berezia izango du aurten Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunetan: Bernardo Atxaga, egungo euskal idazlerik entzutetsuenetako bat. Atxagan Mexikon izango da datorren astean, Etxepare Euskal Institutuak gonbidatuta, Guadalajarako Liburuaren Nazioarteko Azokan parte hartzeko.

Gehiago irakurri...


Euskaldunen musika, dantza eta koloreak gailen Tandilgo bihotzean, bertako euskal etxearen 65. urteurren jaian

2014/11/25

Joan den azaroaren 22an izan zen Tandilgo Independencia Plazan Gure Etxea-ren 65. urteurren jaialdia (argazkia Ekin Dantzari Taldea)

Hiriko Independentzia Plazan bildu ziren euskal etxeko kideak eta hara bertaratu zen publikoa joan den larunbatean danborradak eta dantzak erakarrita. Ikuskizuna bukatzean, euskal etxean elkartu ziren gonbidatuak erromeriaz gozatzera. Tandilgo Gure Etxea-ren 65. urteurreneko programak datorren astean jarraituko du argazki erakusketa, hitzaldi eta Pilota Txapelketa batekin, egingo diren ekintzetako batzuk aipatzearren. 

Gehiago irakurri...


Koldo San Sebastian kazetariak "Euskal erbestea Ameriketan" liburua aurkeztuko du bihar Baionan

2014/11/24

Euskal errefuxiatuak erbesterako bidean, gerra zibilaren ostean

Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumaren ale berri bat aurkeztuko dute bihar Baionako Euskal Museoan: "Euskal erbestea Ameriketan" liburua. Koldo San Sebastian idazle, kazetari, telebista ekoizle eta Diasporan adituak idatzi du eta bertan gerra zibilaren ostean Ameriketara erbesteratu ziren euskaldunen esperientzia jasotzen du, Jose Antonio Agirre lehendakariaren gidaritza azpimarratuz. 

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia