euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maipuko Anaitasuna EEak bere historiako garai guztietako kide eta ekintza egileak gogoratuz ospatu du 39. urteurrena

2015/05/21

Maipuko Anaitasuna euskal etxeko kideek erakundearen 39. urtebetetzea ospatu zuten maiatzaren 17an

Hirurogeita hamar lagunentzako bazkari batekin ospatu zuen Anaitasuna erakundeak bere urtebetetzea; jaian, euskal etxea sortu, sendotu eta biziarazten lagundu zuten pertsona guztiak oroitu nahi izan zituen instituzioak, ehunka argazkirekin egindako bideo erakutsiz bertaratutakoei. Datorren urtean beteko dituen 40 urteak behar bezala ospatzeko proposamenak aztertzen hasiko da orain Buenos Aires probintzia argentinarreko euskal etxe hau.

Gehiago irakurri...


"Winnipeg, testimonios de un exilio" liburuaren aurkezpena Santiagon, erbesterako bidaia luzearen testigantzekin

2015/05/21

"Winnipeg, testimonios de un exilio" liburuaren aurkezpena Santiagoko Lope de Vega antzokian

Valparaisoko Euskal Etxean aurkeztua izan eta gero, Txileko Santiagon aurkeztu da berriki "Winnipeg, testimonios de un exilio" liburua. Ekitaldia Txileko "Colectividad Vasca" elkarteak antolatu zuen, Lope de Vega antzokian. Han, Julio Gálvez Barraza egileak eta Jaime Ferrer Mir editoreak 1939an gudatik ihesi Txileraino 2.000 erbesteratu ekarri zituen untziaren bidaia hunkigarri haren berri eman zuten.

Gehiago irakurri...


Hernani, Oiartzun eta Hiriburuko musikari eta dantzari gazteek Italiara eramango dute euskal musika

2015/05/20

Lapurdiko Leinua Konpainia dantza taldearen ikuskizun bateko irudia

Euskal Herria eta Italiaren arteko kultur truke bati esker, euskal musikari eta dantzari talde gazte bat Italiara abiatuko da bihar bertan. Rimini hiriko La borgata che danza herri musika eta dantza jaialdian parte hartuko dute, hilaren 25a arte, bertako gonbidatu nagusi gisa. Partehartzaileak Hernani eta Oiartzungo musika eskoletako gazteak eta Lapurdiko Leinua Konpainia dantza taldeko kideak dira.

Gehiago irakurri...


Cerebral Effusion musika talde ermuarra, AEBetako Las Vegas Deathfest-eko kartel buru hautatu dute

2015/05/20

Cerebral Effusion-en musika ez da irrati komertzialetan entzuten den horietakoa, muturreko metala jorratzen baitute, baina AEBetan egingo duten birak eta Las Vegas Deathfest jaialdiko buru izateak buletin honen interesa piztu du (Argazkia: C.E.)

Ekainaren 13an hasi behar duten AEBetako birarako prestaketa lanetan daude Cerebral Effusion-eko lau musikariak. Eurak Kosme dira, baxua eta ahotsa; Pe, gitarra; Jabo, gitarra; eta Eihar, bateria; eta muturreko metala jotzen dute. Bira trinkoa daukate, hamahiru kontzertu hamahiru egunean: “Egurra gustatzen zaigu!”, aitortu dio Eihar Unamunok EuskalKultura.com-i. Las Vegas Deathfest jaialdian egingo dute lehen geldialdia, kartel buru legez: “Oso kontzertu berezia izango da guretzat”.

Gehiago irakurri...


Pergaminon hasiko du Pascual Barturen organo jotzaile bakiotarrak bira Argentinan, ekainaren 14raino

2015/05/20

Pergaminoko Nuestra Señora de la Merced eliza (argazkia EuskalKultura.com)

Atzo jakinarazi zituen biraren antolaketa lanen ardura hartu duen Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxeak, Pascual Barturen organo jotzaileak, Euskal Herritik etorrita datorren astetik aurrera Argentinan egingo duen biraren xehetasunak. Lehenengo kontzertua Pergaminon joko du, maiatzaren 30ean, eta ekainaren 14ra bitartean Rosarion, Misionesen eta Gualeguaychun ere aurkeztuko da. Honakoei beste kontzerturen bat gehituko balitzaiei jakin bezain pronto adieraziko genuke.

Gehiago irakurri...


Jose Mujica, Euskal Herrian: "Neure buruari agindu nion ahal bezain pronto itzuliko nintzela"

2015/05/19

Urkullu lehendakaria eta Jose Mujica Uruguaiko presidente ohia, Muxika herrian (argazkia Irekia)

Euskal Herrian da Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohia, azken urteotan mundu mailako politikan pertsonaia maitatuenetako bat, bere jarrera apal eta zentzuzkoagatik. Bere arbasoen sorlekua bisitatzera etorri da berriz ere, oraingoan Lucía Topolansky emaztearekin batera. Protokolorik gabeko bidaian, euskal kulturan sakontzeko aukera izan du Mujicak, eta euskaldunen nortasun gardena azpimarratu du. "Joera politiko guztietakoak daude", esan du, eta barrez gehitu du udaletxeetan bandera guztiak "txikitxoak" direla, ikurriña "handi-handia" ezik.

Gehiago irakurri...


Polemikaz jaio da Gernikako Arbolaren argentinar kimuei buruzko dokumentala: estreinua San Nicolasen maiatzaren 29an

2015/05/19

San Nicolasen egingo den 'Vasco Viejo' dokumentalaren estreinaldiaren afixa

Erreakzio kontrajarriak eragin ditu estreinatu aurretik. Bere aitaren esperientzia pertsonalak animatu zuen Javier Barrio, ‘Vasco Viejo’ dokumentalaren egilea, Argentinan dauden Gernikako Arbolaren kimu batzuei buruzko istorioak kontatzera. Eta horiek kontatzearekin batera, identitatearen eta nazionalitatearen kontzeptuetan ere sakontzen du zuzendariak. Dagoeneko 'espainolista'tzat jo dute batzuk, eta beste batzuk juxtu kontrakotzat. “Vasco Viejo” San Nicolasen proiektatuko da lehen aldiz, maiatzaren 29an, bertako Euzkal Etxean, aurreko emanaldi bat, Chascomusen, bertan behera utzia izan ondoren.

Gehiago irakurri...


Sabin Bikandi eta Kukai dantza taldea sarituak 2015 Max Sariekin 'Gelajauziak' lanarengatik

2015/05/19

Irabazleak atzo, Max Sarien banaketa ekitaldian (argazkia Itziar Villamandos)

Atzo Bartzelonan jakinarazi ziren Taula gaineko Arteen 2015 Sarietan saria eskuratu zuten Sabin Bikandi musikari, musikagile eta moldatzaileak --Aiko taldearen sortzailea ere-- eta Jon Maya dantzaria buru duen Kukai dantza taldeak, biak Diasporan aritutakoak, Bikandik musika-konposiziorik onenaren saria irabazi du Kukai dantza konpainiaren “Gelajauziak” ikuskizunerako landutako musika konposizioarengatik, eta Kukai dantza taldeak berak ere saria irabazi du artista-zerrenda onenaren kategorian. Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya eta Urko Mitxelenak osatzen dute taula gainean Kukai.

Gehiago irakurri...


Boiseko Jaialdira joan nahi duzu? Gazteaukera AEBetako euskal festaren berri emango duten bi blogariren bila dabil

2015/05/18

GOazen Boisera lehiaketaren afitxa

Estatu Batuetako euskal diaspora ezagutu nahi zenuke uda honetan? GOazen Boisera lehiaketa bi gazteren bila dabil, Boiseko Jaialdia ezagutu eta bertan gertatzen denaren berri emateko. Gazteen eginkizuna Gazteaukera blogean euskal jai honen berri ematea izango da. Komunikatzaile trebea bazara eta astebetez Boisetik blogari lanetan aritzeko prest bazaude, hauxe da zure aukera!

Gehiago irakurri...


Juan Iñaki (Berecibar) kantari argentinarrak Salturri bere birraitonaren sortetxea eta familia bisitatu ditu Arrasaten

2015/05/18

Berezibartarrak maiatzaren 10ean egin zuten familia bilkura Arrasaten, ahaide argentinarrak errezibitzeko (argazkia DV)

Azkeneko hamar egun hauetan Euskal Herrian ibilia da Juan Iñaki izen artistikoarekin diharduen Juan Iñaki Berecibar kantari argentinarra (Cordoba, 1986), bere birraitona Jose Mari Berecibar duela ehun urte Argentinara abiatu zen jaiotetxea bisitatu eta hemengo ahaideekin biltzeko. Bere aita Raulekin etorri da kantari gaztea eta Arrasateko Salturri baserriko hemengo ondorengoekin bildu dira familia bilkura batean. Oraintsu argitara emaniko bere bosgarren CDa ari da aurkezten europar bira batean cordobatarra, Euskal Herriaz aparte (Bilbo eta Arrasate), kantatuko duelarik Madrilen, Frantzian (Paris eta Tolosa), Suitzan (Berna) eta Italian (Milan).

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia