euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lehendakariak Marian Elorzaren aldeko apustua egiten segituko du Kanpo Harremanetarako Idazkaritzan

2016/12/09

Marian Elorza azkeneko Argentinako Euskal Astean bere ezkerrean Hugo Andiazabal (FEVA) eta Juan Antonio Alustiza (Necocheako EE) dituela (argazkia EuskalKultura.com)

Pixkanaka osatzen doa Eusko Jaurlaritzaren egitura eta organigrama berria. Kanpo Harremanei dagokienez --eta hor kokatzen da euskal etxeez arduratzen den Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza-- Urkullu lehendariak orain arte Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi izan den Marian Elorzaren aldeko apustua egiten segituko du, Kanpo Harremanen ardura berriro ere Elorzaren esku utziz.

Gehiago irakurri...


Salto, Uruguai: hitzarmena sinatu eta gero abian jarri da Harriague Upeltegia Kulturgune bihurtzeko proiektua

2016/12/08

Arriague Upeltegia berreskuratzeko akordioa sinatu ondoren topa egin zuten Saltoko lagunek

Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxeak, Saltoko Udalak eta bertako Ardogileen Elkarteak akordio bat sinatu zuten joan den larunbatean, hiriko Harriague Upeltegia berreskuratzeko. Lanak epeka egingo dira, ‘Harriague Upeltegia Kulturgunea – Tannat-en Zero Puntua’ izeneko espazioa lortu arte. Hitzarmena sinatu eta gero Euskararen Eguna eta Euskal Etxearen 24. urteurrena ospatu zituen bertan Saltoko euskal gizataldeak.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko hamabost pilotari eramango ditu Mexikora "Frontón México" berriz zabaltzeko ekimen anbiziotsuak

2016/12/08

Zestapunta jokalariak Frontón Méxicoko arduradunekin Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan (argazkia Deia)

Mexiko Hiriko "Frontón México" 1996an itxi zuten eta geroztik ez da bertan zesta-puntarik jokatu. Eta honela segituko du otsailaren 15era arte, orduan aurreikusita baitago bere egoitzako obren amaiera (megapoliko Paseo de la Reforma famatutik gertu oso), Antonio Cosio Ariño jabeak 50 milioi dolarreko inbertsioa egin duelarik bertan. Artikulu hau, Igor G. Vico-k sinatua, aste honetan argitaratu du Deiak. Itzulpena, gurea.

Gehiago irakurri...


ENE: Euskararen Egunak irudi politak utzi dizkigu aurten ere Argentinan, Brasilen eta Uruguain (II)

2016/12/07

La Platako euskara ikasle eta irakasleak, banatutako diplomekin, Euskararen Eguna ospatzen

Mundu osoko euskaldunek ospatu zuten euren eguna; baita Argentina, Brasil eta Uruguaikoek ere. Jaiak mota askotakoak izan dira, batzuk oso jendetsuak beste batzuk ez hainbeste, baina guztietan gauza bera aldarrikatu dute: euskara ikasteko eta euskaraz hitz egiteko eskubidea, han eta hemen. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, 2016ko ENEren bigarren kronika.

Gehiago irakurri...


Eusko Legebiltzarrak bat egin du Uruguaiko Kongresuari Agirre lehendakariarekiko abegiagatik egin omenarekin (kus bideoa)

2016/12/07

Bakartxo Tejería, Euskal Legebiltzarreko lehendakaria

1941ean Agirre lehendakaria klandestinitatean heldu zen Uruguaira, naziek hartutako Europatik ihesi eta Uruguaik besoak irekita hartu zuen, bertako Ordezkarien Ganberak ohorezko harrera eginik gainera. Aurten, egun haren 75. urteurrenean, Montevideoko euskaldunek omenaldia egin diote Uruguaiko Ordezkari Ganberari. Eusko Legebiltzarrak ere bat egin du, Bakartxo Tejeriaren esker oneko bideo baten bidez, mezuan, Agirrek euskeraz Uruguaiko irrati euskaraz egindako hitzak entzun daitezkeela.

Gehiago irakurri...


Olentzero eta Galtzagorriren postalak bidaliko ditu Montevideoko Haize Hegoak Gabonak zoriontzeko

2016/12/07

2014. urteko lehiaketan aurkeztu ziren postaletako batzuk (argazkia Haize Hegoa)

Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak hiriko haur eta gazteek eginiko Gabonetako postalak bidaltzen ditu urtero munduan barrena, euskal pertsonaia mitologikoekin: Olentzero, Mari Domingi, Galtzagorri... Elkarteak euskal postalen lehiaketa bat egin ohi du. Aurtengoa datorren larunbatean izango da, elkartearen egoitzan. Bertaratzen diren haur eta gazteek euskal Eguberriei buruzko kontakizuna entzungo dute eta ondoren egin berako dituzte marrazkiak. 19. edizioa du ekimenak.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribe idazleak Peruko Arequipa Hay Festival-en aurkeztuko du "Elkarrekin esnatzeko ordua" eleberria

2016/12/06

Hay Festival bost herrialdeetan ospatzen da: Gales, Kolonbia, Peru, Mexiko eta Espainia

Kirmen Uribe idazle ondarroarra Peru aldera abiatuko da egunotan, Arequipako Hay Festival literatur jaialdia parte hartzeko. Arequipan Uribek azken eleberria aurkeztuko du "Elkarrekin esnatzeko ordua" ("La hora de despertarnos juntos", gaztelaniaz). Lan honetan Uribek Txomin Letamendi eta Karmele Urresti senar-emazteen istorio zirraragarria dakarkigu: Letamendi jazz musikaria zen eta gerra zibilaren ondoren Venezuelan erbesteratu zen. Hala ere, Agirre lehendakariak eskatuta Europara itzuli zen aliatuen alde espiatzeko Bigarren Mundu Gerran.

Gehiago irakurri...


Argentina eta Uruguaiko Euskal Etxeetako ikasle eta irakasleek badakite “euskara dela euskaldun egiten gaituena”

2016/12/06

Uruguaiko Euskara Ikasleak 2016ko Euskararen Egunean

“Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?” dio ‘Euskal Herrian Euskaraz’ abestiak. Diasporako ikasle eta irakasleek ondo baino hobeto dakite hori eta sendo eusten diote euskara ikasteari, Euskal Herritik hamabi mila kilometrora bizi izan arren, euskaldunak sentitzen eta euskaldunak direlako. Ospakizuna egun batean egiten da; euskara, ordea, urte osoko erronka da Hego Amerikako euskaltzaleentzat.

Gehiago irakurri...


Oihane Pardo donostiarra Shanghaitik itzuli da antzinako kaikuak berritzeko "Amarenak" proiektuarekin

2016/12/05

Oihane Pardo, eskubian, Amarenak enpresako kolaboratzaileekin kaiku berriak erakusten (argazkia Amarenak)

Oihane Pardoren jantzirik kuttunena amonak utzitako aspaldiko kaiku bat zen eta harekin ibili zen urtetan, baita Shanghaira lanera joan zenean ere. Baina kaiku hura zaharkitu eta berri baten bila hasi zenean ez zuen bere gustukorik aurkitzen: "denak ziren edo kalitate txarrekoak, edo mozorroak bezala, oso folklorikoak", esan dio gazteak EuskalKultura.com-i. Halatan, jostorratza hartu eta berak berria egitea erabaki zuen. Eta bidenabar, kolore berriak erabili. Eta diseinua berritu... Eta ingurukoak kaikuak eskatzen hasi zitzaizkionez, Amarenak enpresa sortzea erabaki zuen. 

Gehiago irakurri...


Euskal dantzak eta pintxo donostiarrak Loretako Euskaldunak Euskal Etxearen 20. urteurren afarian

2016/12/05

Las Flores hiriko Loretako Euskaldunak Euskal Etxearen 20. urteurren afaria

Las Flores hiri argentinarreko Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak 20 urte bete ditu aurten eta efemeridea ospatzeko jai bat antolatu zuen komunitateari begira. Afarian gastronomiari buruzko 2016ko Gaztemundu programan parte hartutako Tatiana Iparraguirrek Donostian ikasitakoa erakutsi zien bildutako lagunei. Dantza taldeak ere izan zuen zeregin bat ekitaldian: dantza erakustaldia eskaini eta publikoa gonbidatzea eurekin dantzatzera.

Gehiago irakurri...


© 2014 Basque Heritage Elkartea

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia