euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Winnipeg. Testimonio de un exilio" liburuaren aurkezpena hartu zuen Valparaisoko Eusko Etxeak

2014/12/19

"Winnipeg. Testimonio de un exilio" liburuaren aurkezpena Valparaisoko Eusko Etxean (argazkia Valparaiso EE)

Datorren urtean Valparaisoko Eusko Etxeak bere sorrereraren Mendeurrena ospatuko du (1915-2015) eta, giroa berotzeko, hasiak dira dagoeneko zenbait ekitaldi berezi egiten. Horietako bat izan zen "Winnipeg. Testimonio de un exilio" libruaren aurkezpena. Eusko Etxeak sustatu du Julio Galvez Barraza adituaren ikerketa eta bertan duela 75 urte Winnipeg ontzian txilera heldu ziren erbesteratuen testigantzak biltzen dira.

Gehiago irakurri...


Euskal erabakimenari buruzko ‘Jostunak’ filma aldi berean estreinatuko da Euskal Herrian eta Diasporan, Necochean

2014/12/19

'Jostunak' dokumentalaren estreinaldia Argentinako Necochean abenduaren 21ean izango da

Dokumentala aste honetan ari dira jendaurretzen, hiru lekutan: asteartean estreinatu zen Bilbon, bihar larunbata aurkeztuko da Iruñean eta igandean, berriz, Necochean. Lanak Gure Esku Dago dinamikaren sorrera eta joan den ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egindako Giza Kate erraldoia nola sortu zen azaltzen du. Hitzordua Necochean, igandean, gaueko 9etan euskal etxean, sarrera libre eta doan. 

Gehiago irakurri...


2014ko Euskararen Nazioarteko Eguna: Argentinako euskal etxeen argazki galeria osatzeko irudi gehiago (II)

2014/12/19

Hainbat bideo eta sketxa egin zituzten Euskaltzaleak Euskaltegiko ikasleek euren eguna ospatzeko. Irudian, Martinez hiriko taldea ‘Non dago taberna’ antzezten (argazkia Alejandro Crespillo)

Euskaldunen hizkuntza maite duten lagunak mundu osoan daude sakabanatuta; baina multzo bezala, Argentina da Diasporakoen artean euskara ikasle eta irakasle gehien dituen herrialdea. Horra zergatik ENE ospatzeko deialdiak euskal etxe zerrenda luze batetik luzatzen diren abenduaren lehenengo astean… ospatu ere, hilabetean zehar ospatzen dira. Gaurko artikuluan, 2014ko ENE ospakizun argentinarren bigarren argazki galeria.

Gehiago irakurri...


Lehendakaria buru, atzo bildu zen Gasteizen Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea

2014/12/18

Atzoko bilerako talde argazkia Jaurlaritzako Lehendakaritzan (argazkia Irekia)

Lehendakariaren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea atzo bildu zen Gasteizen, bigarrenekoz legealdi honetan eta Urkullu lehendakaria berta bilerako buru. Urkullurekin batera, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo ere partaide izan ziren, beste zenbaiten artean, 2014 honetako balantzea egitea helburu izan zuen elkarretaratzean.

Gehiago irakurri...


Horrela bizi izan zen Euskararen Eguna munduan zehar: Bordele, Londres, Montevideo, Txileko Santiago...

2014/12/18

Valentziako Euskaltzaleok elkarteak euskaraz hizketan jarri zituen valentziarrak Euskararen Eguneko bideoan

Iragan abenduaren 3tik hona makina bat izan dira munduan zehar euskal etxeek ospatu dituzten Euskararen Eguneko ekitaldiak. Argentinakoak aurreko artikulu batean hasi gara biltzen; oraingo honetan nazioartetik jasotako argazki sorta batekin gatoz. Bordele, Valentzia, Kolonbia, Txile... Diasporak bikain zabaldu zuen nazioartean euskararen aldeko aldarria.

Gehiago irakurri...


David Mugica: "Ber denboran ari naiz aire kontrolatzaile eta Bordeleko Eskual Etxeko lehendakari"

2014/12/18

David Mugica Bordeleko Eskual Etxean, Xalbadorren esaldi ezagun bat atzealdean duela.

David Mugicak 44 urte ditu eta aire kontrolatzailea da ogibidez.  Biarnoko Oloroen sortua, aitaren aldetik Baxanabartarrak dauzka erroak. 25 urterekin hasi zen ikasten, Pariseko Eskual Etxean, egun menperatzen duen euskara. 2001etik hona Bordelen bizi da eta hondarreko urteotan bertako Euskal Etxeko lehendakaria da.

Gehiago irakurri...


Euskal ekarpena gailen Monte Hermosoko Gizataldeen Jaian, Coronel Pringles-ko Eusko Biltzar euskal etxekoen eskutik

2014/12/18

Cnel. Pringlesko Eusko Biltzar-eko ordezkaritzak bermatu zuen euskal presentzia Monte Hermoso hiriko Gizataldeen Jaian (argazkia EE)

Buenos Aires probintziako Monte Hermosoko Gizataldeen Jaian bi ekintza dira nagusiak: erakundeen kabalkada eta sukaldaritza gunea. Coronel Pringlesko euskal etxearen eskutik bietan egon zen ordezkatuta Euskal Herria, aurtengoan bisitari errekorra izan duen ekimen honen 8. edizioan.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao, Erresuma Batuan 2014an argitaratutako liburu onenen artean

2014/12/17

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria (euskaratik ingelesera Elizabeth Macklin itzultzaile) Erresuma Batuan 2014an argitaratu diren fikziozko 14 liburu onenen artean hautatua izan da, Foyles-ek urtero ateratzen duen zerrendaren arabera. Zerrendak aurten ingelesez argitara eman diren obrak baitaratzen ditu, jatorriz ingelesez idatziak izan ala itzulitakoak. Euren obrak hautatuak izan diren egileen artean, oso famatuak daude, hala nola Ali Smith, Naomi Wood edo Man Booker Sariaren azkeneko irabazlea, Richard Flanagan.

Gehiago irakurri...


200 lagundik gora bildu ziren, ilusioz eta lan egiteko gogotsu, Kubako Euskal Etxearen 2014ko Batzar Orokorrera

2014/12/17

Aretoa jendez lepo egin zuen Habanako Euskal Etxeak 2014ko Batzar Orokorra (argazkia Habana EE)

Bazkideen babes handia erakutsi zuen Habanako Euskal Etxeak 2014ko Batzar Orokorrean, 200 lagundik gora bildu baitziren ekitaldira, elkartearen alde lan egiteko gogotsu eta datorren urterako planak egiteko irrikaz. Euskal Etxeak, bere aldetik, esker ona erakutsi zien urtean zehar lan bereziki aipagarria egin duten lau bazkideei.

Gehiago irakurri...


Euskal Ska eta folklore argentinarra areto betean, Viedma eta Patagonesko euskal etxearen 18. urteurrena ospatzeko

2014/12/17

Itziarren Semeak talde bizkaitarrak Viedmako Kultur Guneko aretoak bete zuen, publikoz eta skaz (argazkia Miguel A. Basterra)

Bizkaiko Itziarren Semeak ska taldearen kontzertu eta ehun lagunentzako urte amaierako afari batekin ospatu zuen bere urtebetetzea Viedma eta Carmen de Patagones hirietako Beti Aurrera Aberri Etxeak. Eta nahiz eta ofizialki itxi duten 2014ko ekintzen programa, barne lanarekin jarraituko dute, 2015eko martxoan inauguratu nahi dute-eta elkartearen egoitza.

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia