euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zenbat hitz ezagutzen dituzu euskaraz? Egin hiztegi froga hau eta lau minututan izango duzu erantzuna

2015/03/06

"Hiztegi froga" jokoaren webguneko irudia

Joko erraz eta azkarra da "Hiztegi froga", eta haren bitartez erabiltzaileak bere euskarazko hiztegi maila zein den jakingo du. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Taldeak eta Basque Center on Cognition, Brain and Language ikerketa guneak garatu dute jokoa, eta sarean dago nahi duenak erabiltzeko prest. Animatzen?

Gehiago irakurri...


Sukaldaritza berria eta euskal jaki tradizionalak eskainiko ditu Najat Kaanache-k Miamin zabalduko duen Piripi jatetxean

2015/03/06

Orioko sukaldariak mota guztietako lagunentzako jatetxe bezala deskribatu du Miamin zabaldu behar duen Piripi (argazkia: Piripi)

Martxoan zabalduko du, Ana Fombellida eta Teo Arranzaz batera, proiektu berria marokoar jatorriko euskal sukaldariak (Orio, 1987). Eta ‘Piripi’ izango du izena, gaztelaniaz erabiltzen den hitza alkohola edan osteko aldarte alaia adierazteko. Berea “euskal sukaldaritza” dela esan izan du behin baino gehiagotan, EuskalKultura.com-i eskainitako elkarrizketan, gehiago "munduko sukaldari" legez aurkeztu bada ere.

Gehiago irakurri...


“Euskaldunen musikarekiko pasioa” lelodun karroza aurkeztu zuen San Juango Euskal Etxeak Eguzkiaren Festa Nazionalean

2015/03/06

San Juango Eusko Etxearen karroza, 2015eko Eguzkiaren Festa Nazionalean (argazkia EE)

Publikoaren aurreko aurkezpen nagusietako bat da San Juango euskal etxearentzat, Andeen magaleko hiri argentinar honetan urtero egiten den Eguzkiaren Festa Nazionala. Lan ederra egiten dute, kari horretara, aurten ere etxeko bazkideek jaialdian euskal kultura ezagutarazi eta zabaltzeko. “Euskaldunen musikarekiko pasioa” leloari eutsiz, Euskal Herriaren irudi koloretsu eta musika eta dantzaz betea erakutsi dute sanjuandarrek aurtengo desfilean. 

Gehiago irakurri...


Oihane Pardo: "Garrantzitsua da euskal itsasontzidi historia ezagutu eta zabaltzea, baita Shanghaiko Euskal Etxean ere, zergatik ez"

2015/03/05

Oihane Pardo Perez arkitekto donostiarrak, Matxitxako elkartea lagun, antolatu su MatxitxakokoBorrokari buruazko erakusketa Shanghain (argazkia EuskalKultura.com)

Gaur 78 urte dira Matxitxakoko Itsas Borroka gertatu zela, Bizkaiko kostalde aurrean, Canarias, Francopeko gudontzidiko gerla ontzi boteretsuenak, eskolta lanetan ari ziren Euzkadiko Gudontzidi Laguntzaileko lau 'bou'ri (arrantzontzi armatu) bidea eten zienean. Gertakari hartan euskal ontziak atera ziren galtzaile, baina euskal marinelek adierazitako kuraiaren oihartzuna gaurdaino heldu da. Urteurrena erakusketa, hitzaldi, bideo emanaldi eta afari batez gogoratuko dute Shanghaiko Euskal Etxean.

Gehiago irakurri...


Oier Araolaza, dantzari eta antropologoa: "Gatazkek tradizioa biziberritu dezakete"

2015/03/05

Oier Araolaza, dantzari, antropologo eta www.dantzan.com guneko zuzendaria (argazkia Berria)

Oier Araolaza dantzaria eta antropologoak gai polemiko bat jarri du mahai gainean Berria aldizkariak egin dion elkarrizketa honetan.  Araolazak hizpide ditu solasaldian euskal dantza tradizionalean emakumea baztertzeko XX. mendean hartu ziren neurriak. Horiek atzera botatzeko eginiko ahaleginak eta horrek eragin dezakeen gatazkari buruz mintzatu da www.dantzan.com-eko zuzendaria  gurera ekarri dugun elkarrizketa honetan.

Gehiago irakurri...


Omenaldiak eta euskal kultura zabaltzearen aldeko engaiamendua General Achako Euzko Txokoa-ren 50. Urteurrenean

2015/03/05

Erakundearen sortzaileen senideek desestali zituzten 50. urteurrena kari jarritako plaka oroigarriak (argazkia Valeria Oyarzabal)

Berrogei bat gonbidatu lagun, protokolozko ekintza eta euskal kulturari buruzko hitzaldi bat egin zituen Euzko Txokoa-k bere 50. urteurrena ospatzen hasteko. Zeremonia hunkigarri batean, euren banderadunak aurkeztu, plaka oroigarriak desestali eta instituzioaren sortzaileak omendu zituzten Gral. Achako euskal etxeko egungo arduradunek. 

Gehiago irakurri...


Asteburuan abiatuko da Korrika 19 Diasporan, Pariseko Euskal Etxearen eta New England Basque Clubaren eskutik

2015/03/04

Edinburgoko Korrika 19 antolatzen ari den euskaldun taldeak bideo bat grabatu zuen ekitaldiaren berri zabaltzeko; hona, bideoko irudi bat

Korrika 19 martxoaren 19tik 29ra bitartean egingo da Euskal Herrian, baina Diasporan euskaldunak irrikaz ziren nonbait, eta ekitaldiak asteburu honetan bertan hasiko dira. Aurrenekoak, Parisen eta AEBetako Newport hirian egingo dira, larunbat honetan bertan. Ondotik etorriko dira Edinburgh, Tolosa (Frantzian), Lima, Bartzelona, Madrid, Cancun eta Valentzia, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Bizkaia:talent-ek Estatu Batuetako ekialde kostaldeko ehun bat euskal profesional bildu ditu Bostonen

2015/03/04

Bizkaia:talent ekimenak Bostonen joan den otsailean euskal profesionalekin antolatutako bileretako bat (argazkia Bizkaia:talent)

Horretarako Bizkaia:talent elkarteak Bostongo MITen egin den European Career Fair azokan izan duen partaidetza baliatu du, eta elkarretaratzeak antolatu ditu Boston, New York eta Washington DC hirien ingurune metropolitarretan lan egiten duten euskal profesionalekin harremandu eta biltzeko. Nazioartean ospe handikoak diren erakundeekin ere biltzeko baliatu dute aukera, hala nola New Yorkeko Nazio Batuak, Garapenerako Baku Amerikarra eta Washingtongo Mundu-Bankuarekin, erakunde hauek euskal elkarteekin izan ditzaketen lankidetza eta negozio aukerak aztertzeko.

Gehiago irakurri...


Etzi La Platan inauguratu eta gero, eskatzen duten euskal etxeetan jarriko da ikusgai "Begiradak eraldatzen" erakusketa

2015/03/04

"Begiradak eraldatzen" erakusketaren afixa

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak plazaratutako hainbat kanpainatako materiala biltzen duen erakusketa Emakumearen Eguna dela eta egingo diren ekitaldien baitan estreinatuko da La Platan, martxoaren 6an, bertako Isla Malvinas Kultur Gunean. “Sentsibilizatzen eta begiradak eraldatzen jarraitzeko helburu duen erakusketa” hau antolatu nahiko luketen beste euskal etxeek, Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritzarekin kontaktatu behar dute. 

Gehiago irakurri...


Jon Rahm: “Euskadin, golf erreferentea izatea gustatuko litzaidake, Txema Olazabal izan zen moduan”

2015/03/03

Orain aste batzuk, bosgarren geratu zen PGA-ko txapelketa batean. Mundu mailan, ez du amateur batek horrelakorik lortu 2008. urtetik

Ikusgarria da golf jokalari lez Jon Rahm (Barrika, Bizkaia, 1994) izaten ari den abantzua. “Zazpi urterekin hasi nintzen bola jotzen –esan du, EuskalKultura.com-ekin berbatan− baina, 12-13 urte nituela, serioago hasi nintzen hartzen kontua”. 16 urte bete berritan Madrilera joan zen, kirolarien artean izen handia duen Ortega y Gasset institutuan ikasteko, golf entrenamendu profesionala egiten zuen bitartean. Behin batxilergoa amaituta, Ameriketako Estatu Batuetara etorri zen, Arizonara hain zuzen, kirolari bezala hazi ahal izateko, unibertsitate ikasketak egiten zituen bitartean.

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia