euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hasi da Jaialdi 2015 eta Boiseko Basque Block-a munduko euskaldunen bilgune bihurtu da

2015/07/29

Boiseko euskaldunak Euskal Herritik etorritakoei harrera egiten Basque Block-en

Atzo abiatu zen Boisen Jaialdi 2015 euskal festa erraldoia, eta giro bikaina izan zen Basque Block euskal auzoan, musika, jan-edan  eta beste ekitaldiekin. Jende mordoxka bildu zen bertara, Boiseko euskaldunak agurtzera, beste estatuetako aspaldiko lagunak agurtzera, edo, besterik gabe "heldu gara!" esatera. Une eder eta zirraragarri honetako zenbait argazki heldu zaizkigu dagoeneko. Bidali zuk ere zurea (#Jaialdi2015 eta #EuskalKultura traolekin) eta sari ederrak irabazi ahalko dituzu!

Gehiago irakurri...


Boisera itzuli da Jone Goirigolzarri Garaizar, euskal gaien inguruko sinposioan parte hartzeko

2015/07/29

Pozarren dago Jone, bost urteren ostean, AEBetara itzultzeaz; modu horretan, doktoretza tesiaren zikloa zarratutzat jo du Deustuko Unibertsitateko irakasleak (Argazkia: J.G.G.)

Gaur eta bihar, Jaialdi 2015 programaren alsamenean, Boisen (Idaho, AEB) egingo den ‘Joan Etorri’ izeneko euskal ikasketa sinposioan hartuko du parte Jone Goirigolzarri Garaizar (Getxo, 1984) doktoreak. Berak defenditutako doktoretza tesiaren emaitzak aurkeztuko ditu bertan, bai eta lagunekin batu eta AEBetan urteak daramatzan Asueta familiarekin biziz. EuskalKultura.com-i esan dio, “oso pozik" dagoela berriz erre hemen egoteaz. "(Doktoretzako) Proiektua CBSen idatzi neban, orain bost urte, eta tesia aurkeztera hona itzultzea ziklo bat ixtea modukoa da”.

Gehiago irakurri...


“Roldango Euskaldunak atez ate” programa sortu du Euskel Biotza-k, herriko euskal jatorriko jendea biltzeko

2015/07/29

“Roldango Euskaldunak atez ate” programa jarri du abian Euskel Biotza euskal etxeak (argazkia EE)

Ideia polita bezain originala bururatu zaie Santa Fe probintzia argentinarreko Roldango euskal etxeko kideei herriko jendeak beren sustraiak eta euskal gizataldearen lana ezagut ditzan. “Roldango Euskaldunak atez ate” programaren baitan euskal etxearen berri eman diote bere komunitateari Euskel Biotza-koek, hirurehunetik gora gutun bidaliz. Honekin batera, datorren igande honetan egingo duten San Inazio bazkarira gonbidatzen du euskal etxeak. 

Gehiago irakurri...


2015 Jaialdin ibiltzeko baliabide-gida, informazioa, mapak-eta

2015/07/28

Azkenean hemen da Jaialdi, bere 2015eko edizioan, zazpigarrena 1987an lehenengoa egin zenetik. EuskalKultura.com-ek uztailaren 27tik abuztuaren 2ra bitartean Boisen antolatu diren programa eta proposamenetan murgildu eta honako laburpena prestatu nahi izan du, bertaratzeko asmoa daukaten bere irakurleentzat, zein euren bizilekuetatik elkarretaratze handi hau jarraitu nahi dutenentzat.

Gehiago irakurri...


Kubako Euskal Etxeak ohorezko kide egin du William Douglass antropologoa bere sorreraren 138. urteurrenean

2015/07/28

Kubako Euskal Etxeak ohorezko kide izendatu zuen William Douglass antropologo eta euskaltzale estatubatuarra (argazkia Kubako EE)

Habanako Euskal Etxeak (Ongintzako Laurak Bat elkartea)  bere sorreraren 138. urteurrena ospatu zuen uztailaren 12an, elkarteko bazkide eta laguntzeko festa batekin. Ekitaldia Habanako Rumbaren Jauregian egin zen eta ia 300 lagun bildu ziren bertara. Elkarteak omenaldia egin zion William Douglass antropologo amerikarrari. Douglass Renoko Center for Basque Studies-en sustatzaileetako bat izan zen eta Ameriketako euskal diasporaren aditu nagusienetakoa da.

Gehiago irakurri...


Hator Hona: Necocheako dantzariek bultzatutako programa martxan da eta ekintza ugari egingo dira datozen egunetan

2015/07/28

2015eko Hator Hona programaren barruan musika, euskara, kirol eta dantza tailerrak eskainiko dizkiete Euskal Herritik etorritako gazteek Euzko Etxea-ko lagunei (argazkia EE)

Urtero bezala, aurten ere abiatu du Hator Hona programa Necocheako Euzko Etxea euskal etxe argentinarrak. Egitasmoaren baitan, mota askotako tailerrak ari dira ematen Necocheako euskal instituzioan uztailaren 17an argentinaratu ziren sei gazte euskaldunak. Eskolak emateaz aparte, eta anfitrioiekin “momentu ederrak konpartitzeaz gain” etxeko San Inazio programan ere hartuko dute parte gonbidatu europarrek. 

Gehiago irakurri...


Aurreneko Herri Olinpiadak Santiagoko Euzko Etxean, eta igandean Iñaki Deunaren ospakizuna

2015/07/27

Euzko Etxearen frontoian egin ziren Herri Olinpiadak (argazkia Euzko Etxea EE)

Iragan uztailaren 25ean jarduera berri bat egin zen Txileko Santiagoko Euzko Etxean, elkarteko gazteek antolatuta. Euskal Etxearen aurreneko Herri Olinpiadak izan ziren eta bertan makina bat lehiaketa eta joko egin ziren: txingak, lokotzak, sokatira, zaku-lasterketa... Lehia bizia izan zen eta lagunarteko giroan gozatu zuten gazteek, helduek eta baita haurrek ere. Bestalde, igandean Iñaki Deuna ospatuko du elkarteak.

Gehiago irakurri...


Valparaisoko Eusko Etxeak hiriko lehenengo euskal elkartearen Mendeurrena eta Iñaki Deuna ospatuko ditu

2015/07/27

Valparaiso-Viña del Mar-en, Txileko Bosgarren Erregioko Eusko Etxeak bertako hiriburuko lehenengo euskal elkartearen Mendeurrena eta Iñaki Deuna ospatuko ditu, abuztuaren 15ean bazkide, lagun eta herritarrekin orokorrean, hirurehun partaide bilduz kari horretara antolatu duen ekitaldian. Mendeurrenarekin batera hemen tradizionalki Iñaki Deuna deitu izan den San Inazio ere ospatuko dute ekitaldira bildutakoek.

Gehiago irakurri...


Gaztemundu 2015 egitarauan parte hartuko duten euskal etxeetako gazteen zerrenda eman da jakitera

2015/07/25

Gaztemunduko iazko edizioaren argazkia partaideak Urkullurekin eta Jaurlaritzako ordezkariekin bildurik

Argentina (11), Uruguai (2), Mexiko (1) eta Kolonbiako (1) 15 gaztek hartuko dute parte munduko euskal etxeetako gazteentzat, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolatzen duen Gaztemundu p[rogramaren 2015eko edizioan. Aurten, urrian Euskal Gizataldeen Mundu Kongresua izango denez, Gaztemundu bilkura nagusi horren aurreko egunetan gauzatuko da, gazteek Kongresuan ere parte har dezaten.

Gehiago irakurri...


Kontaiguzu nolakoa den Jaialdi 2015: argitaratu zure argazkia sare sozialetan eta irabazi sariak egunero EuskalKultura.com-en

2015/07/24

Asteartean irekiko dira Boisen Jaialdi 2015-ren ateak. Irrikaz gaude! (argazkia EuskalKultura.com)

Aurtengoan ere Jaialdin izango da EuskalKultura.com, eta, ohi bezala, eguneko orduak luzatu eta luzatu egingo ditugu han gertatzen den oro bizi, gozatu eta --gainera-- zuei kontatzeko. Aurten zuek ere kazetari izatea nahi dugu eta zuen Jaialdiren bizipenen berri ematea, zuen argazkiak eta selfiak sare sozialetan argitaratuz. Gehitu horiei #Jaialdi2015 eta #EuskalKultura traolak, eta egunero sari eder baten zozketan parte hartuko duzue.

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia