euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cnel. Moldes, Villa de Merlo eta Villa Mercedes hirietako euskal gizataldeek Euskal Etxe Erregionala sortu dute

2017/07/25

Inauguratu berria den Immigrantearen Plazan, banderen artean, ikurrina

Etorkinaren Enparantzaren inaugurazioaren baitan jakinarazi dute berria Cordoba probintziako Coronel Moldes, eta San Luis probintziako Villa de Merlo eta Villa Mercedes hirietako euskal etxeetako lagunek. Izan ere, inaugurazioan aurkeztutako standa elkarteen arteko lanaren emaitza izan zen. ‘Euskal Etxe Erregionala’ delako ekimen berriaren debuta, Mercedes hirian azaroan egingo den 2017ko Immigrantearen Jaian izango da.

Gehiago irakurri...


Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeak lau etxe eman dizkie kale gorrian bizi ziren lau familiari

2017/07/25

Euskal Odola-ko Graciela Esteberena, Elena Galarraga eta Elena Alberro Euskal Etxeak egindako etxeen aurrean

Eusko Jaurlaritzak "atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko" ematen dituen diru-laguntzez baliatuz, hirian sei etxebizitza egiteko materiala erosi zuen Ayacuchoko Euskal Odolak. Azken lau etxeak hilabete honetan jaso dituzte familia ayacuchotarrek Euskal Etxeko eta Udaleko agintarien eskutik.

Gehiago irakurri...


Diasporako euskal etxeek mota askotako kultur ekitaldiekin ospatuko dute San Inazio Eguna

2017/07/24

2016ko Buenos Aireseko Laurak Bateko San Inazio eguneko ospakizuna (argazkia EE)

Uztailaren 31an ospatzen da Bizkaiko eta Gipuzkoako patroiaren eguna. Argentinako euskal etxeetan bere alde egingo diren omenaldiak, berriz, 31an bertan ez ezik, abuztuan zehar joango dira burutzen. Proposamenak ugariak dira, tartean festak, bazkariak, mezak eta kultur ekintzak. Helburua, berriz, bat baino ez da: Euskal Herritik Argentinara etorri ziren milaka immigranteek ekarritako ohiturei jarraipena ematea.

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak hiriko euskara ikasle eta irakasleak bildu ditu lehenengoz antolatu duen Mintzodromoan

2017/07/24

La Platako Euzko Etxeak antolatutako Mintzodromoa

Argentinan euskara ikasten ari diren lagunentzat ez da batere erraza, klaseetatik kanpo, ikasten ari diren euskara praktikatzeko aukerak aurkitzea. Karia horretara beti dira ongietorriak euskaraz aritzeko gune eta aukerak. Asmo honekin eta iazko Euskal Aste Nazionalean antolatu zen mintzodromoak lortu zuen arrakastak bultzaturik, euskara praktikatzeko ekimen honetarako deia egin zuen Euzko Etxeak uztailaren 8an. Proposamenak harrera bikaina izan zuen ikasleen artean eta emaitzak ikusita Euskal Etxeak ez du baztertzen, neguko oporretatik bueltan, bigarren bat antolatzea.

Gehiago irakurri...


Agurtu, animoak eman edota zure sentimenduak adierazi nahi dituzu? Orain euskal emotikonoekin egin dezakezu!

2017/07/21

Euskalmoji zure mugikorrean

Berri-berria da mugikorretako euskal emotikonoak dakartzan aplikazioa. Euskalmoji izeneko aplikazioa Android eta iOS sistema eragileetan erabil daiteke, doan, eta oso erraza da jaitsi, instalatu eta erabiltzea. Euskal emotikonoek euskal kulturaren alde anitzak irudikatzen dituzte, hala nola kirolak, sukaldaritza, jai tradizionalak eta euskarazko esamoldeak, eta edozein aplikaziotan eta sare sozialetako aplikazioetan sar daitezke.

Gehiago irakurri...


2017ko Euskal Argentinar Astean parte hartzeko voucherren prezioak jakinarazi ditu San Nicolaseko Euzkal Etxeak

2017/07/21

San Nicolaseko Euskal Etxeko patioa eta euren paella tipikoak (argazkia Maru Maiztegui)

Azaroaren 6tik 12ra izango da aurten Euskal Aste Nazionala eta egoitza, lehenengo aldiz, San Nicolas hiriko Euzkal Etxea izango du. Programa bideratuta dago eta EuskalKultura.com-en dagoeneko jakinarazi dugun legez izen handiko artisten emanaldiak eta politika erreferenteen hitzaldiak ere badira tarteko, besteak beste. Orain, Euskal Etxeak voucherren kostuak zabaldu ditu: prezioak merkeagoak izango dira ordainketa irailaren 15a baino lehen egiten bada.

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko dira Wyoming-eko Buffalon 2017ko NABOko Biltzar Nagusiko eta bertako Euskal Festen programa

2017/07/20

Buffaloko azken NABO Biltzar Nagusi eta Festetakokabalkada (argazkia EuskalKultura.com)

Guztia prest dago Wyoming-eko Buffalon 2017ko NABOko Biltzar Nagusiko eta bertako Euskal Festen programaren txupinazuari ekiteko. Gaur abiatuko dira lehenengo ekitaldiak, musikari lotuak, hainbat musikari eta musika talde euskal-amerikar partaide. Estatu Batu Mendebaldeko herriska tipiko hau, bertako biztanle euskaldunak eta euskal etxe eta komunitatea, baina baita Udala eta gainerako herritarrak ere gogor aritu dira lanean guztia prestatzeko. Emaitzak, gaurtik igandera bitartean ikusiko dira.

Gehiago irakurri...


AEBetako presidenteordea, Nevadako fiskal nagusi Adam Laxalt-en "Basque Fry" festan partaide izango da abuztuan

2017/07/20

Adam Laxalt Nevadako fiskal nagusia, 2016ko Basque Fry ekitaldian hizlari

Jaia eta politika elkartzen dituen "Basque" marka daraman ekitaldi honetako antolatzaileek Mike Pence presidenteordearen partaidetza baieztatu dute abuztuaren 28an Gardnervilleko arrantxu batean egingo den "Basque Fry" ekimenera. Urterokoa izateko bokazioz 2015ean sortutako hitzordu hau oihartzuntsua izan da oso orain artean, eta proiekzioa eman dio 2018ko hauteskundeetan Nevadako gobernadoretzara aurkeztu nahiko lukeen egungo Nevadako fiskal nagusi Adam Laxalt-i.

 

Gehiago irakurri...


Deabru Beltzak euskal konpainiak antzerkia eskainiko du Montreal-en, hiriaren 375. urteurreneko ospakizunetan

2017/07/19

Deabru Beltzak-ek aste honetan Montrealen eskainiko duen Les Tambours de Feu ikuskizuna

Deabru Beltzak euskal kale-antzerki konpainia Montrealen (Quebec, Kanada) egongo da gaurtik uztailaren 24ra, hiriaren 375. urteurrenaren harira antolatu diren ekitaldietan parte hartzeko. Euskal antzerkilariek Les Tambours de Feu kaleko ikuskizuna eskainiko dute egunero bertako hiri erdigunean.

Gehiago irakurri...


Leon Giecoren ‘La memoria’ kantuaren euskarazko bertsioa dakar Argentinan argitaratu berria den 'Memoria AMIA' liburuak

2017/07/19

'La memoria' abestiaren euskarazko azpitituluak Buenos Aireseko Euskaltzaleak-ek egin du

Argentinako elkarte israeldarra da AMIAk eta argitaratu berria du ‘Memoria AMIA’ liburua, Leon Giecoren ‘La memoria’ abesti ezagunaren bideoa nola filmatu zen azalduz. Gogora dezagun bideoan 1994ean Buenos Aires kolpatu zuen AMIAren kontrako atentatuaren biktimak oroituz egin zela eta hainbat sari garrantzitsu lortu dituela, 5 milioi erreprodukziora iritsiz. Lana 15 hizkuntzatan azpititulatu dute, tartean euskara. Euskal bertsioa Buenos Airesko Euskaltzaleak-eko ikasle eta irakasleek egina da.

Gehiago irakurri...


© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia