euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Topaketa jendetsua antolatu zuen Euskadiko euskal-venezuelar elkarteak iragan astean Galdakaon

2015/05/01

2015eko Euskal Venezuelar Elkarretaratzeko bazkaria Galdakaon. Jatetxeko zenbait aretotan banatu behar izan zuten (argazkia EuskalKultura.com)
2015eko Euskal Venezuelar Elkarretaratzeko bazkaria Galdakaon. Jatetxeko zenbait aretotan banatu behar izan zuten (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Ehun partaidetik gora bildu ziren joan den astean Euskadiko Simon Bolivar elkarte euskal-venezuelarrak antolatuta Galdakaon egin zen urteko bileran. Elkarretaratzeak iaz baino lagun gehiago bildu zituen, hiru belaunalditako kideak 90 urtetan zeudenak eta laupabost urtetakoak, euskal eta venezuelar sentimentuak lokarri. 

Galdakao, Bizkaia. Arrakasta handiz egin zen joan den larunbatean urtero Simon Bolivar elkarte euskal-venezuelarrak an tolatuta Galdakaon egin ohi den elkarretaratzea. Aurten iaz baino dozena batzuk gehiago hurbildu ziren, Amaya Zenarutzabeitia elkarteko buruak eginiko deiari erantzunez, orotara ehunda hamabost jende bildurik bazkaltzeko.

Eguna, azkeneko urte honetan euskal venezuelar komunitatean hildako lagunen alde emaniko meza batekin abiatu zen eta ondoren, eguerdi partean jendea biltzen hasi zen, aspaldi ikusi gabeko lagunak bilduz, batetik, eta beste asko iazko bilkuratik, eguneroko lan eta betekizunak direla-eta aukera handirik ez baitute partaideek elkarrekin egoteko, kasu honetan gainera venezuelar kutixiak bazkalduz.

Bildutakoen artean, adin guztietakoak, laurogeita hamarretik gorakoak eta gazte eta umeak. Honi dagokionez, aurtengoak bilerara hurbildutakoen artean belaunaldi guztietakoak batu dira, gazte talde esanguratsu bat tartean. Urtero bezala omenaldi txiki bat egin zitzaion bertan zegoen adin altukoenari, eta hitzaldiak, musika, kantuak, dantzak --euskal zein venezuelarrak-- eta batez ere giro aparta nagusitu ziren.

Honi guztiari buruz, xehetasunez jardungo da Amaya Zenarutzabeitia elkarteko arduraduna, EuskalKultura.com-en daukan blogeko hurrengo alean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia