euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tolosako babarrunek lehenengo saria irabazi zuten ‘Los Sabores de Berisso’ gizatalde sukaldaritza txapelketan

2018/09/19

Euzko Etxeako lagunak Berriso Immigrantearen jaian
Euzko Etxeako lagunak Berriso Immigrantearen jaian

PUBLIZITATEA

Berisso, Argentina. Sukaldaritza txapelketa Buenos Aires probintziako Berisso herriaren Immigrantearen Festaren 41. edizioaren baitan egin zen, Renacimiento elkarte ukraniarra antolatzaile eta hamabi kolektibitate partaide. Euskal Herriko ordezkarien kasuan, Andoni eta Cesar Etcheverry, La Platako Euzko Etxeko sukaldari direnak, lehiatu ziren eta prestatu zuten menua, "Tolosako babarrunak - Alubias de Tolosa" izan zen.

Etcheverry aitak-semeek azaldu dutenez, eurak prestatutatako platera Euzko Etxeko erreferente den Iñaki Aramayo Bilbaoren errezeta batean oinarritu zuten eta babarrunak Tolosatik zuzenean heldutako oparia izan ziren.

Tolosako lehengaiak eta La Platako gastronomiarako zaletasun eta trebetasuna primerako batuketa izan ziren eta emaitza ezinhobea eman zuten, lehenengo saria Euskal Herriko ordezkarientzat ekarriz. Saria Berissoko alkate Jorge Nedelak eskuratu zien irabazleei.

Bigarren saria Rubén Torossian eta Georgina Carino Alayian armeniarrentzat izan zen, prestatu zuten Gar Smbukov platerarekin. Eta hirugarrena Fernando López eta Melina Lavayen espainiar ordezkarientzat, Paella Valenciana platerarekin.

Lehiaketaren argazki gehiago, hemen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia