euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tokiko euskal telebistek webgunea zabaldu dute sarean, euren lanak internetez ere zabal daitezen

2009/07/28

Tokiko elkartearen logotipoa
Tokiko elkartearen logotipoa

PUBLIZITATEA

Tokiko informazioa euskaraz zabaltzeko webgune berri bat jarri du martxan euskarazko tokiko telebisten elkarteak Tokiko.tv helbidean. Euskal Herrian dauden tokiko euskarazko telebistei euren lana zabaltzeko leiho berri bat ematekotan hasia da webgunea eta, besteak beste, munduko euskaldunei ere Euskal Herrian sortzen diren herri mailako albisteetarako sarbidea ematen die, kilometrotan urrun egonda ere. Honako kanaleek daukate presentzia webgunean: Tolosaldeko (Gipuzkoa) 28 Kanalak; Urola bailarako (Gipuzkoa) Erlo Telebistak; Goierri Telebistak (Gipuzkoa); Deba Garaiko (Gipuzkoa) Goiena Telebistak; Bizkaiko Busturia eta Lea Artibaiko Oizmendi Telebistak; Topagunea Telebistak; Nafarroako ipar-mendebaldeko Ttipi-ttapak (bertan behera egun); eta Baztanaldeko Xaloa Telebistak.

Donostia, Gipuzkoa. 'Tokiko' euskarazko tokiko telebisten elkartea da. 2005ean sortu zen sektore hori indartzeko eta bere baitan ditu Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait telebista eta baita  Topagunea euskara elkarteen federazioa ere. Tokikok abian jarri berri du www.tokiko.tv webgunea eta bertan euskarazko tokiko telebista hauek daukate presentzia: Tolosaldeko (Gipuzkoa) 28 Kanalak; Urola bailarako (Gipuzkoa) Erlo Telebistak; Goierri Telebistak (Gipuzkoa); Deba Garaiko (Gipuzkoa) Goiena Telebistak; Bizkaiko Busturia eta Lea Artibaiko Oizmendi Telebistak; Topagunea Telebistak; Nafarroako ipar-mendebaldeko Ttipi-ttapak (bertan behera egun); eta Baztanaldeko Xaloa Telebistak.

Sortu berri duten atarian bisitariak ikusi nahi duen kanala hautatu eta bertako erreportaia eta informazioak ikusteko aukera bereganatzen du. Abantaila, zalantzarik gabe, herritik kanpo egonik edo Diasporan finkatua egonik sorterriarekiko lotura galdu nahi ez dutenentzat. Atariak bestetik, erabiltzaileen parte hartzea sustatu nahi du eta edozeinek eskegi ditzake bertan bere bideoak. Kanpoan bizi diren herriko seme-alabek edo haien ondorengoek egindakoaren berri jakitea beti ere gustura hartzen den informazioa da.

Webgunea oso modu sinplean diseinatuta izan da, bertatik nabigatzea edonorentzat erraza izan dadin. Gai jakin bati buruzko albisteak ikusi nahi badira 'Kategoriak' atalera jo eta bertan topa daitezke: albisteak, bidaiak edo motorra dira, esaterako, kategorietako batzuk. Baina bertaratu eta saiatzea bezalakorik ez dago. Ongi etorri atari berriari.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia