euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tijuanak bere euskal ondareetako bat galdu du: euskaldunek hiri erdigunean sortutako Chiki Jai jatetxea erre da

2018/01/30

Tijuanako Chiki Jai jatetxea (arg. Victor Duarte-Psn.si)
Tijuanako Chiki Jai jatetxea (arg. Victor Duarte-Psn.si)

PUBLIZITATEA

Mexikoko Tijuana erdigunean, urtetan eskualde osoan eta nazioartean ere indar bereziz nabarnendutako Tijuana Jai-Alai aurrean, bertako euskal historia eta ondareko beste markagune bat kixkali eta itzali da. Chiki Jai jatetxea, pilotari izandako Napoleon Olasolok zabaldu zuen 1947an hiriko 'Avenida de la Revolución'en. Urteekin, euskal pilota giroko lekua joana zen, euskal jabeak eta bezero pilotazaleak galduta, baina geratzen zaitzaion izenean, dekorazioan, plateretako batzuetan iragan dizdiratsuaren arrastorik.

Tijuana, Mexiko. Lekua bere azkenetan zen, botatzeko obrak noiz hasiko zain, eta beraz bizitza laburra geratzen zitzaion. Cosmopolitan group delako jabe berriek --David Saúl Guakil magnatea nagusi-- eraikina bota eta bertan luxuzko apartamentuak eraikitzeko zeuden (daude), izan ere hiri erdiguneko eraikinik altuena, 19 solairu, luxuzkoa, hortxe ezartzeko. Guztia azkartu da orain orain arteko eraikina erre delarik.

Urte askoan izan zen Tijuana hiri eta leku ezaguna euskal pilotarientzat eta Chiki Jairen aurrean altxatzen den jai-alaia euskal pilotarien munduko geografiako parte. Urte dizdiratsuetan, euskal pilotari talde bat bizi zen Baja Californiako hiri honetan eta ondoko Estatu Batuetako San Diego aldean, inguruari pilotari lotutako bere euskal marka ezarriz.

1947an inauguratu zuten kantxa dotorea eta urte berean jaio zen Chiki Jai. Beste jatetxe batzuk ere sortuko ziren danborarekin, pilotari ohiek hasiak, eta Chiki Jai izan zuten aitzindari.. Denborarekin, Chiki Jai sortu zuen Napoleon 'Napo' Olasolo hil eta bere emazteak hartu zuen lekua eta urteekin, pilotaren aldia ere apaldu zela, lekuaren euskal ikutua jaitsi eta izan zenaren itzala baizik ez zen.

Historia zeukaten bertako hormek eta hori ere itzatzera zihoan, suak guztia kixkali eta akabera aurreratu duen arte. Lehen jatetxeari eta pilotari esker izkin famatua zenak, luxuari emango dio txanda, eta solik batzuk gogoratuko dute leku horren iragan euskaldunen biltoki gisa, pilota Tijuanan turista amerikarren erakargarri zenean, munduko euskal pilota zirkuitu hirien barne, Pirineo magalean hasitako ilusio eta bizitza askoren geraleku.

(jatorrizko lekutik koadra erdi batera dago aurreikusita izen berarekin jatetxea irekitzea)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia