euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tandilgo Gure Etxeak Emakumezkoen Pilota Paleta Eskola irekiko du, bertan pilotari hazitako emakume bat irakasle

2019/04/05

Emakumezkoen Pilota Paleta Eskola Tandilen
Emakumezkoen Pilota Paleta Eskola Tandilen

PUBLIZITATEA

Tandil, Argentina. Ehun urte baino gehiago dituen Tandilgo Euskal Etxeko frontoiak propio zabalduko dizkie ateak euskal kirol tradizional hau ikasi eta praktikatu nahi duten emakumeei. Klaseak astelehenetik ostiralera izango dira, arratsaldez, astean bitan; ordutegia Tina Corbal irakaslearekin adostu behar da. Tina Corbal, bertatik 160 bat kilometrora dagoen De La Garma herrian jaioa bada ere, Tandilgo Gure Etxean trebatutako pilotaria da.

Aurten 70. urteurrena ospatuko duen Gure Etxetik azaldu digutenez, “Eskola irekitzeko ideia iaz sortu zen, 8 eta 12 urte arteko txikientzako Eskola osatu genuenean, konturatu baiginen guztiak neska bat salbu mutikoak zirela. Hori ikusita eskaintza neska helduagoei ere egin behar geniela erabaki genuen”.

Interesatuek Euskal Etxera (Sarmiento 1079) hurbiltzea baino ez dute. Bertan adostuko dute ordutegiak ikusi eta xehetasunak zehaztu ahal izateko.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia