euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Susperraldia Rio Coloradoko Euskal Etxean, 'Rubén Kepa Etulain' izendatuz eta Anaitasuna Plaza berrinauguratuz

2019/07/12

Rio Coloradoko Ibaiko Euskaldunak ‘Ruben Kepa Etulain’ Euskal Etxeko kide eta lagunak
Rio Coloradoko Ibaiko Euskaldunak ‘Ruben Kepa Etulain’ Euskal Etxeko kide eta lagunak

PUBLIZITATEA

Rio Colorado, Argentina. Zorioneko dabiltza Rio Coloradon. Patagoniako Rio Negro probintziako herri honetako 'Ibaiko Euskaldunak' Euskal Etxeak bertako Anaitasuna Plaza berrinauguratu du, eta 'Silvia Prat' izena gehitu dio. “Silvia Prat plaza honen bultzatzaile nagusia izan zen eta izendatze honekin bere lana omendu nahi izan dugu”, adierazi dute. Zeremonian, haritz bat landatu eta kartel berria desestali dute. Ondoren, euskal egoitzara joan eta Zentroa ‘Ruben Kepa Etulain’ izenaz bataiatu dute, EEko sortzaileetakoa eta Zuzendaritza Batzordeko  aurreneko lehendakaria izan zenaren ohoretan.

Euskal Etxeak, bere susperraldiarekin batera, argentinar aberri-data esanguratsua den Uztailaren 9a ospatu zuen ekitaldian. Rio Coloradoko EEkide eta herritarrekin batera inguruko euskal etxe batzuetako lagunak ere bildu ziren. Ekitaldia edertzen, Viedma-Patagonesko, Bahia Blancako eta Rio Colorado bertako dantzariak aritu ziren, dantza batzuk banaka, eta beste batzuk elkarrekin aurkezten. Viedma eta Patagonesko Aberri Etxeko abesbatzak, bere aldetik, bere errepertorioko kantu batzuk eskaini zituen.


[Euskal Dantzen kolore eta bizitasuna Rio Coloradoko kaleetan]

EuskalKultura.com-ekin hizketan, erakundeko dantza irakasle Maria Fernanda Peña Cobasek argitu digu bi dantza talde daudela momentu honetan Euskal Etxean, txikiena eta nerabeena. “Datozen asteetan hasiko gara pilota eta mus txapelketekin eta ez dugu batere baztertzen euskara klaseekin ere laster hasteko aukera”.

Río Coloradoko Euskal Etxea Facebooken, Centrovasco Ibaikoeuskaldunak

Zorionak!


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia