euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Sukalde' da Gure Etxea euskal etxe argentinarrak eta Tandilgo herriak daukaten jatetxe berriaren izena

2009/05/27

Tandilgo 'Gure Etxea' jatetxea, prest, astero bezala,
Tandilgo 'Gure Etxea' jatetxea, prest, astero bezala,
Jantoki berri bat inauguratu zuen joan den otsailean Tandilgo Euskal Etxeak. Hiru bazkidek --Jorge Cavigliak, Javier Legarretak eta Eneko Elejaldek-- daramate proiektua aurrera, eta “poz-pozik daude, ireki dutenetik jendea oso gustura ateratzen delako”, adierazi diote euskal etxekoek Euskalkultura.com-i. Jatetxe berria euskal etxeko egoitzaren barruan dago, Sarmiento kaleko 1079.an, eta asteazkenetik iganderako ordutegian ematen ditu Euskal Herriko plater tipikoak. Gisa honetara, beste proposamen gastronomiko bat sortzen da Tandil hirian eta euskal komunitatean: Sukalde.

PUBLIZITATEA

Tandil, Argentina. ‘Sukalde’ izeneko jatetxe berria ireki da joan den otsailaren 4an Tandilgo ‘Gure Etxea’ Euskal Etxean. Hasi berria den proiektuaren arduradunak hiru gizon gazte dira: Eneko Elejalde sukaldari euskalduna, eta Jorge Caviglia eta Javier Legarreta enpresari tandildarrak. Elejalde Leioakoa (Bizkaikoa) da  baina Argentinan bizi da orain dela urte batzuk, Mar del Platara ezkondu baitzen.

‘Sukalde’ jatetxeak 50 pertsonentzako tokia du. Asteazkenetik larunbatera arte gauez irekia dago; igandeetan, berriz, eguerdian bakarrik. Etxeko berezitasunak euskal plater tipikoak dira; menu finko bat eskaintzen diete bezeroei eta euskal etxeko ekitaldietan prezio bereziak jarri ohi dira. “Arrakasta handia daukate eta pozik daude --azaldu dio Cecilia Cenoz bertako Euskal Etxeko lehendakariak Euskalkultura.com-i, jantokiko arduradunei buruz-- jendea oso konforme ateratzen baita”. Jatetxe berriaren helbidea Sarmiento 1079 da, Tandil hirian, eta telefono zenbakia: 02293-422800.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia