euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

St Pierre eta Miquelongo Euskal Etxea eta Pilota Elkartea pilota eta kirol irakasle baten bila ari dira

2017/12/28

Urtero abuztuan Euskal Festa egiten dute Saint Pierreko pilotalekuan, pilotak eta euskal kirolek protagonismo handia dutela
Urtero abuztuan Euskal Festa egiten dute Saint Pierreko pilotalekuan, pilotak eta euskal kirolek protagonismo handia dutela

PUBLIZITATEA

Lehenbailehen topatu nahiko lukete eta pilotari lotutako formakuntza emango lieke ume, gazte eta helduei, euskal kirolak irakatsiko lituzke, txapelketak antolatu eta bertan urtero abuztuan antolatzen den Euskal Bestaren antolakuntza jardun beharko luke. Kirol eta euskal animatzaile lana egingo luke. Zenbait gauza hautagaiaren eta kontratatzaileen artean adostu beharko lituzkete, baina erreferentzi moduan apiriletik irailera arituko litzateke, kontratuz, 35 ordu astean, 1,600 bat euroko soldatarekin. Titulua beharko luke edo lortze bidean egon.

Saint Pierre, Saint Pierre eta Miquelon. Interesatuek Euskal Etxearekin, Euskal Pilota Ligarekin harremandu beharko dute,  lpbspm@cheznoo.net helbidera idatziz, telefonoz +508 413450 edo +508 557691 zenbakietara deituz (AEB eta Kanadatik 011 508 413450 edo 011 508 557691) edo Facebook bidez kontaktatuz.

Lantokia Saint Pierre izango da eta gainerako badintza eta ezaugarriei buruz, gu esplikatzen ibiltzea baino, hobe zuzenean Saint Pierre eta Miquelon Euskal Etxeak eta Euskal Pilota Ligak plazaratutako oharra hona ekartzea. Zu zeu interesatuta ez bazaude, seguru ezagutzen duzula interesa izan dezakeen inor. Zabaldu informazioa, mesedez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia