euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Skalariak taldeak bihar Mexiko DF-n eskainiko du Hego Amerikan egingo duen birako lehen kontzertua

2007/10/05

Skalariak taldeko kideak Mexiko DF-ko euskal etxean, 2000 urteko biran egin zuten bisitan
Skalariak taldeko kideak Mexiko DF-ko euskal etxean, 2000 urteko biran egin zuten bisitan

PUBLIZITATEA

Ska taldea bete-betean dago 'Ska-republik Tour' biran iragan den martxotik eta Latinoamerikan emango dituzten kontzertuekin agur esango diote euren ibilbideari. Bihartik aurrera eta hileko 14arte Mexiko eta Costa Rican izango dira aretoak musikaz eta giro onez betez. Mexiko DF-n hasiko dute bira, El Rayo aretoan. 5000 pertsona sartzen dira bertan eta dagoeneko ia sarrera guztiak saldu dituzte. Mexikon jarraituko dute 7an, Guadalajaran, eta 13 eta 14an San Josén arituko dira, Costa Rica. Hilaren 12rako kontzertu bat zuten hitzartuta Txilen baina bertan behera gelditu denez eta sarreren salmentan izan duten arrakasta ikusiz, baliteke 11an ere Mexikon errepikatzea, hala ere oraindik ez da ezer ziurtatu.
Ez da lehenengo aldia Skalariak Hego Amerikan dagoela, aurretik ere beste bi aldiz izan da Mexikon, eta Txilen ere eskaini zuten kontzertu bat. Euren ibilbide musikalean, guztira, 500 kontzertu baino gehiago eman dituzte Europa eta Latinoamerika artean eta gero eta jarraitzaile gehiago dituzte mundu osoan zehar.

Ska musikaren aldaketa guztiak eta eragin desberdinak iragazi eta egokitzen dituzte euren estiloa lortu arte. 'Ska-republic Tour' biran honako taldekideek hartuko dute parte: Juantxo Sk (ahotsa), Javier Etxeberria (kitarra), Luisillo Kalandraka (baxua), Mario Memola (saxoa), Guillermo (tromboia), Rubén Antón (tronpeta), Enrique Rubiños (bateria) eta Olatz Andueza (teklatua + akordeoia).

Nafarrek bost diska atera dituzte dagoeneko 1994an euren ibilbideari hasiera eman ziotenetik: 'Skalariak' (1997), 'Klub ska' (1999), 'En la kalle' (2001), 'Radio Ghetto' (2003) eta 'Luz rebelde' (2005). Horrez gain, 2006an beraien lehen bost urtetako lanak biltzen zituen diska argitara eman zuten eta 'Ska-republic Tour' bira amaitzean zuzeneko CD eta DVD-a editatuko dute. Euren ibilbide arrakastatsuaren amaiera urriaren 20an izango da Katalunian.


Lotura interesgarriak

Skalariak taldearen webgunea
www.skalariak.com

Skalariak Alemanian
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko ekainaren 19an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia