euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Shanghaiko Euskal Etxeak Txina ezagutzeko aukera emango du abian jarri berri duten argazki lehiaketarekin

2008/04/28

Shanghaiko Euskal Etxeak martxoan egin zuen squash txapelketako jokalariak (argazkia ShanghaiEE)
Shanghaiko Euskal Etxeak martxoan egin zuen squash txapelketako jokalariak (argazkia ShanghaiEE)

PUBLIZITATEA

Shanghaiko euskal komunitate gazteak ideia eta proposamen orijinalak asmatzen jarraitzen du, elkartearen eguneroko bizitzari gatza eta piperra bota asmoz. Azkenekoa hilabete honetan bertan abian jarri duten argazki lehiaketa da: elkarteko kideei euren argazkiak blogera bidali eta Txinako bizitzaren ikuspegi berria emateko erronka bota diete. Hilabetero argazki onenek saria izango dute eta bide batez, blogaren irakurleek Shanghaiko euskal komunitatearen egunerokotasuna eta Txinako paisaiak ikusteko aukera aparta izango dute.
Bere blogaren bidez egingo du Shanghaiko Euskal Etxeak abian jarri berri duen argazki lehiaketa. Ekimena hilabete honetan bertan aurkeztu dute eta lehen irudiak sarean agertzeko bidean izango dira jada. Lehiaketa honekin elkarteak euskal etxeko kideei euren eguneroko bizitza, bidaia eta Txinako alderdi bitxiak irakurleekin partekatzeko gonbitea egiten die.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren argazkiak bidali behar dituzte e-mail honetara. Hilabetero saria izango dute argazki ederren, orijinalen edo deigarrienek. Irudiak bost kategoriatan sailkatuko dira:

-'Txinadak': Partehartzaileen interesa pizten duen Txinako kultura edo eguneroko bizitzaren edozein alderdi.

-'Paisaiak': lehiakideek lagunekin partekatu nahi duten edozein paisaia.

-'Txinatarrak': bertako jendearen argazkiak: lagunak, lakideak, kaleko jende ezezaguna...

-'Parrandak': jaietako irudiak, argazki parregarriak...

-'Gure Euskal Etxea': Euskal Etxean eginiko ekitaldien argazkiak.


Lotura interesgarriak

Shanghaiko Euskal Etxearen bloga
http://blog.chinaeuskaletxea.info

Bilbotarra batek Shanghaiko lehen euskal jatetxea irekiko du
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko martxoaren 7an

Shanghaiko Euskal Etxeak webgune propioa sortu du
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko otsailaren 13an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia