euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sergio Recarte Lapridako Arturo Campion Euskal Ikasguneko partaide onartu du elkarte horrek

2009/03/25

Arturo Campion Ikasguneko kideetako batzuk artxiboko argazkian
Arturo Campion Ikasguneko kideetako batzuk artxiboko argazkian

PUBLIZITATEA

Laprida, Argentina. Egin berria du, martxoaren 14 eta 15ean, egoitza duen Laprida herrian, Buenos Aires probintzian, bere urteroko ohiko bilkura eta elkarretaratzea 'Arturo Campion' Euskal Kultura eta Abertzaletasunaren Ikasguneak, hartutako erabakien artean General Villegaseko Sergio Recarte elkarteko kide gisa onartzea aipa daitekeelarik.

Elkartetik adierazi dutenez, honako gaiak jorratu zituzten martxoaren 14ean bildutakoek:

-2009rako hitzaldi eskaintza osatzea
-Ikasgunearen administrazio gaiak
-'Guregandik' urtekariaren 2009ko alea
-Kide berriak onartzea: Gral. Villegaseko Sergio Recarte
-Garatzen ari diren ikerlanen nondik-norakoak aipatzea
-Jardunaldi eta Kongresuak
-Bestelakoak

Larunbatean bertan, hitzaldia eman zuen Carlos Martinezek Lapridako Euskal Etxean, 'Iparralde' gaitzat harturik.

Igandean, berriz, meza antolatu zuten Arturo Campion Ikasguneari propio eskainia Santa Ana elizan eta ondoren elkarretaratzea amaitzeko senidetasun bazkari bati ekin zitzaion Gure Etxea izeneko nekazalgunean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia