euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Segitzen du Argentinako Chacabucon 'Euskara Munduan' egitasmoko Hego Ameriketako Udako Barnetegiak

2019/01/18

2019ko Udako Barnetegia Chacabuco herriko Guillermo Larregui Euskal Etxean ari da egiten joan den asteburutik (arg. Valeria Garcia Oyarzabal)
2019ko Udako Barnetegia Chacabuco herriko Guillermo Larregui Euskal Etxean ari da egiten joan den asteburutik (arg. Valeria Garcia Oyarzabal)

PUBLIZITATEA

Chacabuco, Argentina. Bere azken egunetan sartua da Buenos Aires probintzia argentinarreko Chacabuco herrian 'Euskara Munduan' formakuntza programako 2019ko lehenengo barnetegia, hemen Udako Barnetegia deitzen zaiona (neguan bigarren bat egiten baita, uztail aldean). Hego Ameriketako euskara ikasle/irakasleak biltzen dituen proposamen hau FEVA, Etxepare Euskal Institutua eta Chacabuco bertako 'Guillermo Larregui' Euskal Etxea antolatzaile ari da garatzen, joan den asteburutik hasi eta datorreneraino.

Aurten bertan ikasleek euren euskararen ezagutza frogatu eta maila agertzeko antolatuko diren HABE azterketak helburu, barnetegiko eskolak goiz-arratsaldeko saiotan ari dira gauzatzen Guillermo Larregui Euskal Etxearen egoitzan bertan, eta hainbat euskal etxetatik etorritako ikasleak hiriko Avenida hotelean ari dira lo egiten, euskal etxetik pare bat koadrara.

Lerro hauetatik geure bultzada euren euskal etxeetan eta munduko parte honetako Diasporan euskararen transmisioan ezinbesteko lanabes, bitartekari eta eragile izango diren euskaldun konpromisodun hauei!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia