euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Segitzen du, areagotua bizi dugun sasoin honetan, Oñati eta José C. Paz-en arteko alkartasun harremanak

2009/12/30

Jose Antonio Urteaga Hermansoloñako koordinatzailea, 2004ean EuskalKultura.com Oñatira ekimena gertutik ezagutzera joan zenean egindako argazkian (argazkia EuskalKultura.com)
Jose Antonio Urteaga Hermansoloñako koordinatzailea, 2004ean EuskalKultura.com Oñatira ekimena gertutik ezagutzera joan zenean egindako argazkian (argazkia EuskalKultura.com)
2000. urtean Oñatiren eta José C. Paz herri argentinarraren artean senidetasun harremana bultzatu zuen lan-ildoak aurrera darrai. Bederatzi urtetik goiti baliabideak eta ahalegin solidario etengabea bideratzen aritu ondoren, hainbat proiektu eta ekimen jakin bultzatuz eta aurrerabidean ipiniz, halaegin oñatiar hori Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) bilakatu da, Hermansoloña izena hartuz. Oraingo Eguberri kanpainan ere, Oñatiko zenbait elkarte laguntzailerekin batera lankidetzarako ohiko deialdiak egin dizkiote Oñatiko herriari. Baita bertsotan ere.

PUBLIZITATEA

Oñati, Gipuzkoa. Azken urteotan Oñatitik José C. Pazera bideratu den harreman eta lankidetza solidarioak fase berri bati ekin dio eta aurrerantzean Gobernuz Kanpoko Erakunde sortu berri bat, Hermansoloña izena hartu duena, arduratuko da ekintzok aurrera eramateaz. Honi guztiari buruzko elkarrizketa bat argitaratu zuen atzo, gaztelaniaz, Diario de Noticias egunkariak.

Zein den Hermansoloña izen berezi honen esangura? Bada 'Hermanamientos Solidarios de Oñati' esan nahi omen du. Diario Vascok, honela jasotzen zuen GKE berriaren sorrera, honek ere gaztelaniaz.

Bitartean, segitzen du Eguberri eta urte azken sasoin honetan traste eta objektuak jasotzeko kanpainak. Bertan partaide izateko deia gisa honetan egiten zuen Hermansoloñak, Oñatitik Argentinara abiatuko den 25, kontainerra osatzeko lanetan.

Olentzerik zakua
zimururik dakar
ez baitu ezer jaso
bideetan zehar,
guri laguntza eske
Dator bidenabar
eta ez al diogu
zerbait eman behar?

Ikazkinari zaio
nekea nabari
begirune apur bat
zor diogu hari,
eska diezaiogun
atariz atari
barruan daramagun
esku zabalari.

Neska-mutilok jarri
gara akorduan
opari zaharral bilduz
etxe inguruan.
Zuretzat, Olentzero,
eraman orduan:
guk ez ditugu behar
banatu munduan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia