euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Seattleko Euskal Etxeko lagun talde batek bat egin du Jon Garañorekin Handia filma hirian ematerakoan

2018/06/08

Handia filmeko zuzendari Jon Garaño eta Seattle-ko Euskal Etxeko lagun taldea atzo SIFF zinemaldian (arg. SEE)
Handia filmeko zuzendari Jon Garaño eta Seattle-ko Euskal Etxeko lagun taldea atzo SIFF zinemaldian (arg. SEE)

PUBLIZITATEA

Seattle, AEB. Seattleko Euskal Etxeko lagun talde batek bat egin zuen atzo Handia-ko Jon Garaño zuzendariarekin euskal luzemetraia hau hiriko Seattle International Film Festival (SIFF) nazioarteko zinema jaialdian eman zutenean. Giro ederrean egin zen Euskal Herritik etorritako zinemagilearen eta Seattleko Euskal Etxeko zinemazaleen arteko elkarretaratzea. Asteleheneko emanaldiaren ondoren, asteartean bigarren pantailaratze bat izan zuen Handiak Seattle-ko SIFFn.

Euskaraz errodatutako Handia filma zabalkunde eta aldi berean harrera bikaina ari da izaten mundu osoan pantailaratzen ari den lekuetan. Batetik, nazioarteko zinemaldien zirkuituan, eta bestetik euskal etxeenean. Azken honetan, joan den asteartean bertan, esaterako, Seattle-ko bigarren emanaldiaz gain, gutxienez beste leku batean eman zuten, esan nahi baita Uruguaiko Saltoko Ateneoan, 'Saltoko Euskaldunen Taldea' euskal etxearen eskutik.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia