euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sarean ikusgai Patagoniako Euskaldunen Lehen Topaketako argazkiak, Gure Etxea-ren webgunean

2008/06/02

General Rocako Kultur Etxean egin zen erakustaldiaren une bat (argazkia www.centrogureetxea.com.ar)
General Rocako Kultur Etxean egin zen erakustaldiaren une bat (argazkia www.centrogureetxea.com.ar)

PUBLIZITATEA

Patagonia aldeko euskal argentinar elkarteak oso pozik agertu dira joan den maiatzaren 17 eta 18an General Roca herrian egin zen Patagoniako Euskaldunen Lehen Topaketaren emaitzarekin. Giroa aparta izan omen zen, hara bertaratzeko aukera izan zutenen esanetan, eta orain mundu osoko euskaldunek zuzenean ikusteko aukera izango dute Gure Etxeako antolatzaileek euren webgunean jarri duten argazki sortari esker. Eurek azaltzen dutenez bideoak igotzeko aukera ere badago eta topaketan izan zirenei euren argazkiak eta ikusentzunezko materiala bidaltzeko gonbitea egiten diete.


General Roca, Argentina. Patagoniako Euskaldunen Lehen Topaketan bizi izan zen giroa ikusi nahi duenak, General Rocako Gure Etxea elkartearen webgunean aukera bikaina du orain, topaketari buruzko atal berezi bat argitaratu dute eta. Bertan bisitariak hogeitamar bat argazki topatuko ditu, bakoitza antolatzaileek jarritako argazki oinarekin. Argazkietan herriko kaleetan zehar eginiko kalejira eta erakustaldian General Roca, Bahía Blanca eta Tres Arroyoseko dantzariak ageri dira; Kultur Etxean eman zuten ikuskizuna eta gau partean herrian zalapartatsu eta alai ibili zen danborrada, besteak beste. Horra hor argazkietariko batzuk, aurrerapen gisa:

patagoniaBahiaBlanca083
[Goiko irudian Bahia Blancako Euskal Etxeko dantza taldea General Rocako plazan taldeek egin zuten erakustaldian]

patagoniaTaldea082
[Goiko irudian jaialdian parte hartu zuten lagunetako batzuk Gure Etxea elkartean egin zen erromerian]

iñakiAranzabalPatagonia






















[Goiko irudian topaketan parte hartu zuen euskaldun gazte bat, Iñaki Aranzabal, urte batzuk barru helduen lekukoa hartzeko prest!]

General Rocako Euskal Etxearen webgunean Topaketari eta elkarteari buruzko informazio gehiago irakurri nahi izanez gero, jo hona.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia