euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sao Pauloko Eusko Alkartasunak hainbat ekitaldi iragarri ditu 60. urteurrena ospatuko duen ikasturte honetan

2019/02/28

Eusko Alkartasuna Euskal Etxearen 60. Urteurreneko 2019ko egutegia
Eusko Alkartasuna Euskal Etxearen 60. Urteurreneko 2019ko egutegia

PUBLIZITATEA

Sao Paulo, Brasil. Udako oporraldia amaierara iristen ari da Hego Amerikan eta bertako euskal etxeak berehala hasiko den 2019 ikasturte berriko egitarauak ari dira bururatu eta iragartzen. Sao Pauloko Eusko Alkartasuna-ren kasuan, gainera, urte berezi bat du aurrean erakundeak 60 urte beteko baititu urte amaieran, abenduaren 9an hain zuzen, eta bertako kide eta lagunek behar bezala ospatzeko programa itxi berri baitute. Eskaintza zabala da eta bazkideak ez ezik, komunitate osoa gogoan prestatu dute, ekimenetan parte hartzeko gonbite zabala herritar guztiei luzatuz.

Hona 2019 ikasturterako proposatutako ekimenak kronologikoki aurkeztuak:

-Martxoaren 23an, emakumeei begirako ekintza
-Apirilaren 26an, Gernikako Bonbardaketaren 82. Urteurrena: Bonbardaketari buruzko dokumental bat proiektatuko dute Euskal Etxean
-Apirilaren 27an, Aberri Eguneko Jaia
-Maiatzaren 16an, Gazte Topaketa
-Maiatzaren 25ean, piknika Ibirapuera Parkean
-Ekainaren 1ean, Amerikako Futbol Txapelketaren inguruko lagunen arteko apustuak
-Ekainaren 14an, gastronomia aktibitatea: “Euskal sukaldaritzaren muina”
-Uztailaren 20an, emakumeei begirako ekintza
-Abuztuaren 4an, San Inazio Jaia Euskal Etxean
-Abuztuaren 18an, Mus Tailerra
-Irailaren 8an, Euskal Diasporaren Eguna
-Irailaren 19an, hitzaldia Euskal Herriko politikaz
-Urriaren 17an, Mintzaldi zikloa
-Urriaren 20an, Pintxo Eguna
-Abenduaren 1ean, 60. Urteurreneko Jaia
-Abenduaren 6an, Euskararen Eguneko afaria

Programa hau aurkeztearekin batera euskal etxeak jakinarazi du Eusko Alkartasunaren 60. Urteurreneko 2019ko egutegia salgai dagoela oraindik, 10 errealetan.

Informazio gehiago, Centro Basco Eusko Alkartasuna de São Paulo



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia