euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sao Pauloko Eusko Alkartasunak 55 urte ospatu zituen, Elias Echegoyen eta Carmen Lizarzaburu bazkide sortzaileak omenduz

2014/12/04

Carmen Lizarzaburu bazkide sortzaileari omenaldia: ezkerretik eskubira, Pilar Alaba (presidentea), Jon (Carmenen semea), Pedro Henrique (biloba) eta Carmen bera (argazkia Sao Paulo Eusko Alkartasuna)
Carmen Lizarzaburu bazkide sortzaileari omenaldia: ezkerretik eskubira, Pilar Alaba (presidentea), Jon (Carmenen semea), Pedro Henrique (biloba) eta Carmen bera (argazkia Sao Paulo Eusko Alkartasuna)

PUBLIZITATEA

Ospakizunetan ibili ziren Sao Pauloko Eusko Alkartasuna elkarteko kideak iragan azaroaren 30ean, euskal etxe brasildarraren 55 urteak direla eta. Festak lagun asko bildu zituen elkartearen egoitzan, abentura hura abian jarri zuten bi lagunei omenaldi berezia egiteko: Elias Echegoyen eta Carmen Lizarzaburu bazkideak, elkartea sortu zuten 51 lagunetako bi. Euskal Etxeak makina bat argazki partekatu ditu gurekin, jarraian doaz horietako batzuk.

Sao Paulo, Brasil. Eusko Alkartasuna elkarteak gazte eta helduak bildu zituen iragan azaroaren 30ean, euskal etxea brasildar honen 55 urteak ospatzeko. Festa goizeko 11:30ak aldera hasi zen, ongi etorriarekin; ondoren, Maite García Alava elkarteko idazkariak hitzaldi batean laburbildu zituen Brasilgo aurreneko euskal etxearen 55 urte hauek.

Elkartera bildutakoek paella bazkaldu zuten eta bazkalostean opariek zozketatu ziren bazkideen artean. Ondoren, 15:30ak aldera, heldu zen eguneko unerik hunkigarriena: elkartea sortu zuten 51 lagun haaietatik gelditzen diren bi bazkideei omenaldia. Elias Echegoyen Tabar eta Carmen Lizarzaburu dira eurak, biak sasoiko eta elkartean parte hartzen jarraitzen dutenak. Oso pozik hartu zuten omenaldia. Bestalde, beste hiru bazkide ere omendu zituzten: Amable Conde, Elustondo eta Francisco Lizarzaburu.

Ekitaldian, presidentak azpimarratu egin zuen "elkarturik jarraitzearen garrantzia, euskal kultura zabaltzen jarraitu ahal izateko", eta horrela Eusko Alkartasunak "beste 55 urte bete ditzan". Bazkideek Gernikako arbolaren kimu bat landatu zuten, berrikuntzaren eta itxaropenaren ikur gisa, eta datozen belaunaldientzako opari eta eredu izan dadin.

Ospakizunak biribiltzeko, urteurreneko tarta zerbitzatu zen eta "Zorionak zuri" abestu zuten bazkideek. Egunari amaiera emateko, pilota erakustaldia eskaini zuten maila bikaineko bi pilotarik: Fernanda Camargok eta Maria Angeles Catalanek (fornteniseko munduko txapeldun 1990an eta 1998an). 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia