euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sao Pauloko Eusko Alkartasuna EEak eskertu eta bat egiten du Berri Txarrak-ek Marielle Francori eskainitako kantuarekin

2018/03/21

Berri Txarrak osatzen duten Galder Izagirre, David Gonzalez eta Gorka Urbizu Barakaldoko BECeko kontzertuan (arg. Unai Beroiz)
Berri Txarrak osatzen duten Galder Izagirre, David Gonzalez eta Gorka Urbizu Barakaldoko BECeko kontzertuan (arg. Unai Beroiz)

PUBLIZITATEA

Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak mezu bat plazaratu eta helarazi digu eskertuz eta bat eginez Berri Txarrak talde nafarrak BECeko bere kontzertu erraldoian emakume guztiak oroituz eta bereziki Brasilen hil berri duten Marielle Franco giza eskubideen militante feminista aipatuz eskainitako kantuarekin. Eusko Alkartasunak, dio bere oharrean, bat egiten du Brasilgo populazio osoarekin, justizia ozen eta irmo aldarrikatuz (ikus Berri Txarraken kontzertuko momentu horretako bideoa).

Sao Paulo, Brasil. Jakina denez, Marielle Franco giza eskubideen aldeko militante feminista, emakumeen aldeko borrokatzaile engaiatua eta zinegotzia Rio de Janeiroko Udaletxean, buruan emandako lau tiroz garbitu zuten martxoaren 14an, bere autoa gidatzen zuen gidariarekin batera. 

Berri Txarrak taldeak kontzertu erraldoia eskaini zuen Barakaldoko BEC aretoan, 10.300 pertsona bilduz eta bertan jo zuen kantuetako batean munduan emakumeek bizi duten egoeta aipatu eta Marielle Francoren erailketa aipatu zuen eta salatu zuen.

Sao Paulotik, bertako Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak bat egin eta eskertu nahi izan du Berri Txarrak-en eta BECen bildutakoen jarrera. Plazaratu eta helarazi digun oharrean, keinu hori eskertu eta gogor salatzen du erailketa, Brasilgo populazio osoarekin bat egine justizia ozen eta irmo aldarrikatzean (ikus hemen Berri Txarraken kontzertuko bideoa, momentu jakin hori bilduz)

.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia