euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Santiagoko Colectividad Vasca de Chile EEak Abesbatzen Topaketa batekin hasiko du etzi bere 2018 Euskal Astea

2018/11/26

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Colectividad Vasca de Chile (Txileko Euskal Gizataldea) Euskal Etxeak datorren asteazkenetik igandera bitartean garatuko du bere 2018 Euskal Astea, elkartearen egoitza den Las Condesko Estadio Españolen instalazioetan. Programak abesbatzen topaketa bat baitaratzen du, asteazkenean, hitzaldi bat ostiralean "Margot Duhalde Sotomayorren bizitza, Txileko lehenengo guda pilotoa" izenburupean, eta igandean, azkenik, meza eta Euskararen Eguna ospatzeko Pintxo Lehiaketa bat.

2018 Euskal Asteko egitaraua

Azaroaren 28a, asteazkena

-Abesbatzen V. Topaketa, 19:30etan Estadio Españoleko Errege-Erreginen Aretoan

Gonbidatuak: Santiagoko Eusko Etxea, Coro Apoderados Scuola Italiana, Coro Polifónico Vita et Musica, Coro Estadio Español Valparaíso-Viña del Mar; eta Estadio Españoleko honako abesbatzak, Coro Juan del Encina, Coro Riojano, Coro Grupo Beira do Mar del Lar Gallego, Grupo Nueva Extremadura de la Rama de Folklore Chileno eta Coro Vasco de la Colectividad Vasca de Chile

Ostirala, azaroaren 30ean

-Hitzaldia "Vida de Margot Duhalde Sotomayor, 1º piloto de guerra chilena", 19:30etan Cervantes Aretoan

Igandea, abenduaren 2an

-Meza 11:30etan Estadio Españoleko Kaperan. Kantari, Euskal Abesbatza
-Euskararen Egunaren Ospakizuna Pintxo Lehiaketarekin, 13:00etan Isabel La Católica Aretoan



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia