euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sanferminetako giroak segitzen du Atlantikoa zeharkatzen eta Hego Amerikako negua berotzen aurten ere (II)

2018/07/12

2018ko Sanferminak Buenos Aireseko Nafar Etxean
2018ko Sanferminak Buenos Aireseko Nafar Etxean

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Zuriz eta gorriz jantzi dira berriro ere Argentinako nafar eta euskal etxeak San Fermin festa ospatzeko. Etxe gehienetan, ostiralean abiatu ziren jaialdia, asteburuan zehar burutzeko. Badaude hala ere datorren asteburuan ospatuko dutenak, Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxea urrunago joan gabe, eta kasuren bereziren batean ospakizunek ia hamar eguneko programa baitaratuko dute, azkeneko emanaldian islatzen genuen legez.

Pergaminon, azken urte hauetan egin bezala, hiriko San Nicolas oinezkoentzako gunean egingo dute ekintza Lagun Onak-ekoek, aurten Roldan herriko Euskel Biotza-ko kideak lagun. Hitzordua, uztailaren 14an da, larunbata. Txupinazoa bota ondoren, dantzariak eta danbor-joleak aurkeztuko dira.

Gaur, joan den asteburuan egindako ekitaldien errepasoarekin jarraituko dugu.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia