euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Prudentzio, musa eta igelaren txapelketa Mallorcako Euskal Etxean, ekaineko kurtso bukaerari begira

2011/05/31

Mus txapelketaren aurreko edizio bat Mallorcako Artea Euskal Etxean (argazkia ArteaEE)
Mus txapelketaren aurreko edizio bat Mallorcako Artea Euskal Etxean (argazkia ArteaEE)
Mallorcako Artea Euskal Etxeak ekitaldi ugari egin ditu maiatzean Palmako egoitzan, San Prudentzio jaieko ospakizunarekin hasi eta urteroko Mus Txapelketaraino. Tartean, euskal elkarte honetan arrakasta handia duen klasiko baten txapelketa ere egin zuten: igelaren jokoa. Orain elkartea ekainean egingo den kurtso bukaerako jaia ari da prestatzen eta horrekin agur esango du ofizialki datorren iraila bitartean.

PUBLIZITATEA

Palma, Mallorca.  Mallorcako Euskal Etxeak ekitaldiz jantziriko udaberria izan du aurtean, maiatzeko egitarau mardulean ikus daitekeenez. Horrela, joan den maiatzaren 1ean San Prudentzio jaia ospatzeko bildu ziren Palmako egoitzan irlako euskaldunak. Ospatu, atzerapen pixka batekin ospatu zuten jaia -San Prudentzio apirilaren 28an da- baina ganoraz ospatu zuten, egun horretako jaki tipikoa diren barraskiloak ere jan zituzten eta.

Maiatzaren 15ean elkarteak beste hitzordu klasiko bat ospatu zuen: Igelaren Txapelketa. Haur joko tipiko honek jarraitzaile sutsuak ditu Artean, eta oraingoan ere jo eta su ibili ziren lehian haur eta nagusiak, zeinek fitxa gehien sartuko igelaren ahoan. Elkarteak mus txapelketa ere egin zuen, Espainiako estatuko euskal etxeen txapelketara joango diren ordezkariak aukeratzeko. "Afizio asko dago gure euskal etxean, bai nagusien artean eta baita ere indartsu datorren belaunaldi gaztean ere", azaldu dio EuskalKultura.com-i Itxaso Esnal presidenteak.

Azkenik, maiatzaren 22an, marmitako jatea egin zen euskal etxean, bazkide asko bildu zituen ekitaldian. Orain, Mallorcako euskaldunak kurtso bukaerako jaia ari dira prestatzen. Ekainean egingo dute jaia eta bertan "ipuin kontalari elebidunak, haur eta nagusientzako jokoak, askaria eta pintxo dastaketa" izango dira. Jai honekin euskal elkarteak agur esango du ofizialki datorren iraila arte, nahiz eta udan txoko bezala funtzionatzen jarraituko duen, San Ferminak bezalako jaiak-eta ospatzeko.    



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia