euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Pedroko Ongi Etorri Euskal Etxeak Gernika-ri buruzko hausnarketa bultzatuko du herriko Gizataldeen Jaian

2018/10/09

2018ko San Pedroko Gizataldeen Jaia
2018ko San Pedroko Gizataldeen Jaia

PUBLIZITATEA

San Pedro, Argentina. Urriaren 13tik 15era luzatuko da 2018 honetan Buenos Aires probintzia argentinarreko San Pedro herrian bertako Gizataldeen Jaialdia. Udala antolatzaile, San Pedroko hainbat elkarte eta kolektibitatek hartuko dute parte, tartean, mallorcarrak paraguaitarrak, alemaniarrak, arabiarrak, venezuelarrak, txekiarrak, espainiarrak eta euskaldunak. Euskal Herriko kolektibitateko ordezkaria Ongi Etorri Euskal Etxea izango da eta karia horretara zenbait ekimen eta ekitaldi proposatuko dizkio publikoari.

Sukaldaritza alorrean, San Nicolasko Euzkal Etxea-ko sukaldariak arituko dira euskal plater tipikoak prestatzen. Kultur standean, Monica Mindurry buru duen Ongi Etorri-ko taldeabera arduratuko da galderei erantzun eta informazioa zabaltzeaz; eta ohotza gainean, Arrecifes eta San Nicolaseko dantza taldeak hurbilduko dira San Pedrora euskal dantzen aurkezle, larunbatean, arratsaldeko 6etatik aurrera.

Iaz bezala, Cesar Arrondo irakasleak hitzaldi bat eskainiko du, igandean, arratsaldeko 5etan, Rafael Obligado Liburutegian. Hitzaldiaren baitan Edgardo Altolaguirre artista sanpedrotarrak, Guernica koadroari atera dion erreplika bat aurkeztuko du.

Gizataldeen Jaialdia San Pedroko Konstituzio Plazan egingo da, sarrera libre eta doanik.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia