euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Miguelgo 'Askatasunaren Bidea' Argentinako euskal elkarte berriak bere lehenengo urratsa eman du

2009/07/17

César Mohr, Horacio Marotto Etxezahar, Elba Reggi, Nerea Mohr, Itziar Mohr, Néstor Fernández, Ma Jesús Andrés Zarandona eta Mariana Fernández Castelli (argazkia EuskalKultura.com)
César Mohr, Horacio Marotto Etxezahar, Elba Reggi, Nerea Mohr, Itziar Mohr, Néstor Fernández, Ma Jesús Andrés Zarandona eta Mariana Fernández Castelli (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

'Ibilbide aske eta hierarkiarik gabekoa' da Askatasunaren Bidea taldeko kideek eraiki nahi dutena. Horrela aurkeztu dute beren burua euskal komunitatearen aurrean eta horrela azpimarratu nahi izan dute antolatu duten lehenengo jendaurreko ekitaldian. Joan den larunbatean, eta elkarte berriak luzatutako gonbiteari erantzunez, berrogei bat lagun bildu ziren San Miguelgo Merkataritza eta Industria Ganberara, Koldo Zabalondo arotz euskaldunak eman zuen hitzaldia entzutera. Zabalondok haritzari buruz hitz egiteaz gain publikoa hunkitu zuen diasporaz esan zituen hitzekin: 'Euskal Herritik joan behar izan zuenak pentsatzen zuen berak galdu zuela, baina guk geuk ere galdu egin dugu zuek ez zaituztegulako'.

San Miguel, Argentina. A Gripe epidemia dela-eta bolada zaila bizitzen ari dira argentinarrak, baina hori ere ez da oztoporik izan Askatasunaren Bidea taldekoentzat euren lehendabiziko topaketa egiteko. Hotza gorabehera, berrogei bat lagun hurbildu ziren uztailaren 11ean San Miguel hiriko erdigunera, tartean María Elena Etcheverry, hiriburuko Eusko Kultur Etxea-ko lehendakaria; Teresa de Zavaleta, Buenos Aireseko Euskaltzaleak-eko lehendakaria; eta César Arrondo, Arturo Campion' Euskal Kultura eta Abertzaletasunaren Ikasguneko kidea; baita ere, bistan da, talde berriko sortzaile direnak: Mariana Fernandez Castelli, Maria Jesus Andres Zarandona, Elba Reggi, Nestor Fernandez, Itziar Mohr, Cesar Mohr, Nerea Mohr eta Horacio Marotto Etxezahar.

Joan den larunbatean, beraz, eta bostak aldera, ekitaldia girotzeko, taldeko gazteenek, Itziar eta Nerea Mohrrek, euskal dantza batzuk egin zituzten. Jarraian, Koldo Zabalondok ‘Haritza Euskal Herriko Historian’ izeneko hitzaldia eman zuen, eta bukatzeko, mintzalariak eta antolatzaileek opariak eman zizkieten elkarri.

Mintzaldi osoan zehar, Zabalondok azaldu zuen Euskal Herriko historian, haritzak izan zuen garrantzia, politika arloan nahiz eguneroko bizitzan. Baserriei buruz ere mintzatu zen arotz euskalduna, eta horrekin lotuta maiorazkoaz. 'Normalean pentsatzen da maiorazkoa dela eta, etxetik kanpora joan zirenek, Ameriketarara, adibidez, asko galdu zutela', esan zuen Zabalondok. 'Eta hori egia da. Baina guk ere asko galdu dugu, zuek gabe geratu garelako. Eta Diasporak Euskal Herria behar du, bai, baina guk ere zuen beharra daukagu', esan zuen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia