euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Miguel, Argentina: Askatasunaren Bidea Elkarteak 2019ko euskara ikastaroetan izena emateko epea ireki du

2019/02/19

San Miguelgo Askatasunaren Bidea Elkartea
San Miguelgo Askatasunaren Bidea Elkartea

PUBLIZITATEA

San Miguel, Argentina. Otsailean bagaude ere --uda petoa Hego Hemisferioan-- Hego Amerikako euskal etxe batzuk hasiak dira jadanik euren urteko plangintza iragartzen. Buenos Aires probintziako San Miguel hiriko Askatasunaren Bidea euskal etxeak euskara eskoletan apuntatzera deitzen du. Bi maila eskainiko ditu aurten elkarteak. Hasiera maila, astelehenetan izango da, arratsaldeko 3:30etatik 6:30etara. Maila aurreratuak, berriz, ostiraletan izango ditu klaseak, ordutegi berean, 3:30etatik 6:30etara.

Interesatuek, ikasle berriek zein jarraitu nahi duten aurreko urteetako ikasleek, izena askatasunarenbidea@gmail.com helbidean eman behar dute edo mezu pribatu baten bidez kontaktatu Agrupación Vasco Argentina Askatasunaren Bidea Facebook kontua medio.

Klaseak ohi bezala hiriko Sarmiento Liburutegian emango dira; leku berean elkatrteak beste zenbait eskaintza eta jarduera proposatuko ditu, tartean Euskara eta Kultura Tailerra, Maria Ines Mogabururen Literatura saioak, zinea eta hitzaldiak.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia