euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Migel eta Dantzari Eguna ospatu ostean Joseba Gotzonen kontzertura gonbidatzen du gaur Rosarioko Zazpirak Bat-ek

2018/10/05

Rosarioko San Migel Jaia eta Dantzari Eguna
Rosarioko San Migel Jaia eta Dantzari Eguna

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Gaur, urriaren 5ean, kantaldia eskainiko du Latinoamerikan hamaika kontzertuko bira batean den Joseba Gotzon abeslari euskaldunak Rosarioko Euskal Etxean. Argentinara bederatzigarrena duen bisitan, "Desiraren Kaia" titulupeko bere azken lan diskografikoa aurkeztuko du Portugaleteko kantariak eta bere betiko abestiak ere kantatuko ditu. Bizkaitarraren lagun, Rosario bertako musikariak ere arituko dira kontzertuan, Caro Bossa eta Riordan Irish Folk taldea hain zuzen.

Hitzordua gaueko 9etan da, Euskal Etxean (Entre Rios 261an), eta kontzertua amaitzean afaria programatu dute anfitrioiek.

San Migel eta Dantzari Eguna

Urtero bezala sasoi honetan, San Migel Jaia eta Dantzari Eguna ospatu berri dituzte rosariotarrek, gaur egungo eta betiko dantzariak lagun. Garai guztietako kideak elkartu ziren Euskal Etxera, batzuk janaria prestatzeko, beste batzuk dantza egiteko eta ausartenak bi betebeharrak bata bestearen ondotik egiteko.

Baina dantzak ez ziren gaueko erakarpen bakarra izan. Etxeko danborjotzaileek ere hartu zuten parte festan eta Donostiako soinuak ekarri zituzten Parana ibaiko ertzera.


[Adin guztietako dantzariak fandango batean bilduta. Argazki eta bideo gehiago, hemen]



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia