euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Juango Eusko Etxeak, Argentinan, euskal kultura arloan egindako azken jardueren berri eman du

2008/06/02

San Juango Eusko Etxeak zenbait jarduera burutu ditu azken hilabeteetan Argentinako euskal komunitate horretan
San Juango Eusko Etxeak zenbait jarduera burutu ditu azken hilabeteetan Argentinako euskal komunitate horretan

PUBLIZITATEA

San Juango Eusko Etxea Euskal Etxetik, azken aste eta hilabeteotan euskal esparruan egindako ekitaldien berri eman digute. Aurretik atzera, Maiatzeko Iraultzaren bigarren mendeurrenaren ospakizunean hartu zuten parte, euskal jatorrikoen ordezkari, omenaldia eskaini zieten 1937an Gernikako bonbardaketan hildako herritarrei, Euskal Zine Zikloaren inaugurazioa ere egin dute, eta 'Gure euskal kultura gehiago ezagutu dezagun' hitzaldi sorta abiarazi.

San Juan, Argentina. San Juango euskal etxeko kideek azken hilabeteetan egindako jarduerei buruzko jakingarriak adierazi dituzte. Hego Amerikako lurralde honetako beste zenbait euskal etxeekin bat eginez, San Juango Eusko Etxeko bazkide eta lagunek Maiatzeko Iraultzaren bigarren mendeurrena ospatu zuten iragan maiatzaren 23an. Ekitaldiak herriko Kultur Idazkaritzaren laguntza jaso zuen.

Topaketak iraultzaren gertakizunak gogoraraztea zuen helburu eta baita Maiatzeko Iraultzaren alde laguntza eman zuten zenbait euskal jatorriko patrioten lana azpimarratzea ere. 1937ko apirilaren 26an Franco general espainiarraren aldeko hegazkin naziek burututako Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena ere gogoratu zuten eta euskal etxeko Euskal Zine Zikloari hasiera emanez, Gernika. El bombardeo dokumentala eskaini zuten. Ekitaldia Franklin liburutegian egin zen eta hitzaldia Edgard Mendoza probintziako historialariak eskaini zuen. Hizlariak bonbardaketako gertaera garrantzitsuenak azaldu zituen.

San Juango euskal komunitateak indarrean jarri duen beste jarduera bat 'Gure euskal kultura gehiago ezagutu dezagun' titulua daraman hitzaldi sorta da. Euskal Etxeko Pio Baroja liburutegiak duen argazki materiala, dokumentalak eta informazio orokorraren bidez, zentroko bazkide eta lagunek hitzaldiak eskaintzen dituzte euskal kultura gaiez interesa duten pertsonen aurrean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia