euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Juango Eusko Etxea, Chascomusko gazteak laguntzaile, euskal ordezkari 2011ko Eguzkiaren Festa Nazionalean

2011/02/24

PUBLIZITATEA

Euskal Etxeen arteko lankidetza beti da zoriontzeko moduko gauza eta halaxe behar da aipatu bihar ostiralean Andeen inguruko San Juan hirian, izen bereko probintzia argentinarrean egingo den Eguzkiaren Karrusela festa, bertako Eusko Etxeko gonbiteari baiezkoa emanez Buenos Aires probintziako Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko hamabost gazte dantzari, dantzan eta danborrada donostiarra jotzen laguntzaile ibiliko baitira Argentinako uda garaian hitzordu garrantzitsu eta arras jendetsu den San Juango Eguzkiaren Festa Nazionalean. Deia euskal partaideak txalotzeko, biharko da, gaueko bederatzietan, San Juanen.

San Juan, Argentina. San Juango Eusko Etxea euskal elkarteak bat egingo du Domingo Faustino Sarmiento prozerraren biharren mendeurrena ospatzen eta horren gurdi alegorikoa aterako du, festaren euskal partaidetza horretarako Argentinako beste puntatik, Chascomusetik, heldutako 15 dantzari gazteren lankidetza bilduko duelarik, gurdiarekin batera kabalkadan parte hartzeko, eta euskal dantzekin batera, Donostiako danborradaren burrunba Andeen inguruko jendeari helarazteko.

Karrusel hori bihar ostirala egingo da, iluntzeko bederatzietan eta bertan egon daitezkeen euskaldunei deia luzatu nahi die Eusko Etxeak, inguratu eta euskaldunen ahalegina gogor txalotuz sari dezaten, ziur baitaude euskal ikurra arras goian utziko dutela zirraragarria jo duten aurtengo euren proposamenarekin.

Eguzkiaren Festa 1972tik ospatzen da San Juanen, eta bertako udako hitzordu garrantzitsuena izateaz gain, Argentina osoko egutegiko data garrantzitsuenen artean kokatzen da, jende kopuru handienetako bat biltzen duen jaia izanik.

Aurten, San Juango Eusko Etxekoek Chascomuseko 'Zingurako Euskaldunak' Euskal Etxeko zein euskal etxe horren barneko 'Eusko Hazia' gazte dantzarien taldeko kideak gonbidatu zituzten bertakoekin batera festa eta kabalkadan parte hartzera, eta hauek baiezkoa eman ondoren antolatu dute biharko euskal ikuskizuna, kabalkadan, hiriguneko kaleetan zehar, gurdi alegorikoa eta dantzari eta 'donostiar erako' danborjoleen ibilaldi eta emanaldiarekin. Eskainiko dituzten dantzen artean, aurreskua eta fandangoa, eta horretan baliteke San Juan bertako dantzariren batek eurekin bat egitea.

Elkarrekin lanean jardun duten bi euskal etxeek euren esker biziak eman nahi dizkiete Buenos Aires Hiriko Laurak Bat Euskal Etxeko zuzendariei, danborrada jotzeko erabiliko dituzten danborrak hiriburuko euskal etxe horrek utzi baitizkie.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia