euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Modu original batez egiten dute bat Sanferminekin San Frantziskon: hona 'Running of the bullshitters'

2011/07/13

Iragan larunbatean San Frantziskoko North Beach barrutian egin zen 'San Fermin' ekitaldi berezi honetako partaideak, zurigorriz jantziak
Iragan larunbatean San Frantziskoko North Beach barrutian egin zen 'San Fermin' ekitaldi berezi honetako partaideak, zurigorriz jantziak
"Running of the bullshitters" deitzen diote eta joan den larunbat gauean egin zuten Kaliforniako San Frantziskon. Ingelesezko hitzok ez daukate itzulpen errazik, baina nolabait azaltzearren esan dezagun hitz-joko bat direla 'zezenen entzierroa' (bull hitzak zezena nahi du esan) eta 'esajeratu, gezurti, istorio-asmatzaile edo blablablazaleen entzierroa'ren artean (hori guztia esan nahi baitu bullshitter hitzak). 1996tik jende talde batek gisa berezi honetan ospatzen ditu Sanferminak San Frantziskon, bi hankako sei 'adardun' taberna batetik besterako bidean atzetik puxaka. Iruñean egiazko festa pil-pilean ari dela, Kaliforniatik beste hau asmatu dute, nostalgiaz seguruenik, nafar hitzorduarekin nolabait bat egiteko.

Boise, AEB. San Frantziskok ere –zehatzago bertako North Beach auzo famatuak– ez zuen joan den larunbatean galdu nahi izan Iruñeko Sanferminekin bat egiteko aukera. Berez hori behar bezala egitea posible ez denez, herritar talde batek bide berezi bat asmatu eta antolatu du, (aman)komunean, hasteko, itxura behintzat badutela, San Frantziskoko ekimen honen jantzia, kolore zuri eta gorriduna ere baita. Hortik aurrera, bakoitzak esan dezala besterik ere badenez.

Osagaiak, festa ospatu nahi duen jende multzo bat, eta seguruenik inoiz bertan ibilitakoak izanik bertara joaterik ez duten eta hitzordu iruindarrari nostalgiaz begiratzen dioten pertsonak. Zertan datzan proposamena? Ator edo alkondara zuria, gerriko eta zapi gorria soinean, taberna batetik bestera korrika egitean, atzerik gezurrezko zezen batzuk datozela, esan nahi baita atzetik bi-hankadunak datozela buruan hockeyko matalezko kasketa edo kaso adardunak puxaka eta jendea mugiarazi nahiean.

Pablo Padia izeneko bati otu omen zitzaion Running of the bullshitters honen ideia, North Beach-eko taberna bateko koktail batean. Iruñeko zezenen aurrean ibilia omen zen aurreko urtean eta esperientzia oroitzeko zerbait egin nahi zuen. San Frantziskora benetako zezenak ekartzea zail samarra ikusi zuenez, 1996tik hona egiten segitzen duten beste hau proposatu zuen.

Geroztik, San Fermin egunaren hurrengo asteburuan urtero biltzen omen dira North Beach-en, atzetik sei 'adardun' gauetakoak dituztela, Iruñeko festak puri-purian daudenean.

Lehengo urtean 12 pertsona baino ez ziren bildu, baina orain gero eta jende gehiago omen dator. Izan ere, joan den larunbatekoan berrehundik gora izan dira zurigorriz beztitu eta bildu diren 'korrikalariak'.

Beste laku batzuetan ideia gustatu eta antzeko ekitaldiak antolatzen hasiak omen dira, hala nola Minneapolis-en eta Hego Afrikako beste lekuren batean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia