euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Frantziskon txalaparta jotzen ikasi nahi al duzu? Eman izena BCC-ek hasi berri duen ikastaroan

2012/05/11

Bi ikasle txalaparta jotzen SSFBCC-ren ikastaroan (argazkia ILLuzuriaga)
Bi ikasle txalaparta jotzen SSFBCC-ren ikastaroan (argazkia ILLuzuriaga)
San Frantziskoko euskal komunitateak eta hiriko musikazaleek euskal musika tresna zaharrenetako eta misteriotsuenetakoa jotzen ikasteko aukera bikaina du udaberri honetan, Basque Cultural Center-en hasi berri den txalaparta ikastaroari esker. Sei asteko ikastaroa da, eta Iñaki Lopez de Luzuriaga txalapartaria da irakaslea. Oraindik lekua dago ikastaroan eta parte hartu nahi duenak izena eman dezake, nahiz eta lehen eskola iragan apirilaren 24ean eman zuten.

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. San Frantziskoko Euskal Etxeak antolatu udaberriko kultura-ekitaldietan kokatuta txalaparta ikastaroa hasi da apirilaren 24an. Sei asteko tailer honek soinu-tresna ezagutaraztea eta aurrerantzean areago landu nahi dutenei oinarri sendo bat ematea du helburu. 8 pertsonak parte hartzen dute bertan, Iñaki Lopez de Luzuriaga Stanford Unibertsitateko euskara irakurle eta txalapartaria irakasle dutela.

Ordutegia eta tokia: asteartea, arratsaldeko 7ak, South San Franciscoko BCCn (Euskal Etxean). Artean izen-ematea irekita.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia