euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Frantziskoko Euskal Etxeak Alphonse Acheritogaray eta Roger Minhondo omendu zituen

2010/02/19

Franxoa Bidaurreta, aldamenean alaba Olivia duela. NABOk 'Bizi Emankorra' saria emango dio datorren uztailean Boiseko NABO Biltzarrean, Jaialdi garaian (argazkia EuskalKultura.com)
Franxoa Bidaurreta, aldamenean alaba Olivia duela. NABOk 'Bizi Emankorra' saria emango dio datorren uztailean Boiseko NABO Biltzarrean, Jaialdi garaian (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

San Frantziskoko Euskal Etxeak, bertako euskal komunitatearen barnean euskal kulturaren edo euskaldunen lagungarri izan direnak saritzeko sortu zuen 'Bizi Emankorra' saria banatu zuen joan den asteburuan. Aurtengoan, bizitza osoko lan jarraitua aitortu eta agurtzen duen ohorezko aipamen hau Alphonse Acheritogaray eta Roger Minhondori egokitu zaie, bertako euskal komunitatean aurkezpenik behar ez duten bi baxenabartar. Bestetik, eta sarien arloan, NABOk joan den larunbatean San Frantziskon egin zuen bilkuran onartu zuen aurtengo bere 'Bizi Emankorra' sariak Josephine Arriet (Fresno, Kalifornia), Franxoa Bidaurreta (San Frantzisko) eta Emilia Doyagari (New York) ematea.

San Frantzisko, Estatu Batuak. Azken honetatik hasita, behar da esan NABOk urtero ematen duen 'Bizi Emankorra' saria --nazio mailakoa-- aurten honako hiru pertsonati ematea erabaki zuela: Josephine (Mainvil) Arriet-eri (Kalifornian sortua, aita hazpandarra eta ama erratzuarra); Franxoa Bidaurreta San Frantziskon bizi den lagun esnazuarrari; eta Emilia Doyaga-ri (New Yorken sortua, aita Bizkaiko Bakiokoa, ama Bizkaiko Berrizkoa).

Saria udan, NABOren Biltzar Nagusian, Idahoko Boisen, emango zaie, uztail ondarrean, Jaialdi garaian.

San Frantziskoko Euskal Etxeak bere aldetik, bere 'Bizi Emankorra' sariak --San Frantzisko aldekoak, maila lokalekoak-- joan den asteburuan bertan banatu zituen, bi pertsona sariztaturik: Alphonse Acheritogaray ortzaiztarra; eta Roger Minhondo irisartarra, biak arras ezagutuak Kaliforniako euskaldunen artean. Zorionak guziei.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia