euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Francisco Basque Club elkarteak gala berezi batekin amaituko ditu bihar 50. urteurreneko ospakizunak

2010/09/24

San Frantziskoko Basque Club elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten (argazkia SFBC)
San Frantziskoko Basque Club elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten (argazkia SFBC)

PUBLIZITATEA

Mende erdi bete du aurten San Frantziskoko Basque Club elkarteak, mende erdi bat Kaliforniako hiri honetan euskal kultura zabaltzen eta bertako euskaldunen topaleku izaten. Bihar ere inguruko euskaldunak biltzeko aitzakia izango da, 50. urteurreneko jaialdi berezia antolatu baitu elkarteak Basque Cultural Center-en. Jai honekin burutu nahi dituzte San Frantziskoko euskaldunek urteurreneko ospakizunak.

San Frantzisko, AEB. San Frantziskoko Basque Club elkarteko 50. urteurreneko ekitaldiak bihar bukatuko dira  Basque Cultural Center-en egingo den jaialdiarekin. Ospakizunean Zazpiak Bat Dancers eta  Elgarrekin Choir taldeek emanaldiak eskainiko dituzte, AEBetako bertsolariek saioa egingo dute eta Euskal Herritik bereziki etorritako musikariek kontzertua eskainiko dute.

Era berean elkarteko antzinako irudi eta argazkien erakusketa bat egingo da eta Basque Club sortu zuten bazkideei omenaldie egingo diete.

Basque Cultural Center-eko sukaldari Michel Veron-ek menu berezia prestatu du bestarako. 

EGITARAUA

-16:00: Zazpiak Bat dantza taldearen lehendabiziko (1960) dantzari promozioko kideen eta gaurko eta atzoko zuzendaritza kideen talde argazkiak

-17:00: Zintzur bustitzea

-18:00: Gala afaria

-21:00: Dantzaldia Kutik taldearekin (Euskal Herria)

-informazio gehiago klubaren webgunean: www.basqueclub.com



Komentarioak

  • Zorionak

    Mende erdi bat ez da guti. Zorionak eta atxiki fierki!!!

    Hor ez den bat, bainan gogoan bateginik, 2010/09/25 15:01

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia