euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Antolin eguneko festa alaiaz gozatu zuten Caracaseko euskaldunek Eusko Etxea elkartean

2014/10/22

Giro bikaina izan zen Caracaseko Eusko Etxeko San Antolin jaian (argazkia CaracasEE)
Giro bikaina izan zen Caracaseko Eusko Etxeko San Antolin jaian (argazkia CaracasEE)

PUBLIZITATEA

Caracaseko euskal komunitateak urtero ospatzen du San Antolin eguna, Lekeitio festak eta Antzar egunaren tradizioa gogoan. Aurten ere egin zuten jaia, eta bertan ateratako argazki sorta ederra helarazi digute. Festan, Caracaseko euskaldunekin batera Valencia estatuko Caraboboko Euskal Etxetik etorritako lagun talde mardula ere izan zen.

Caracas, Venezuela. Iragan irailaren 27an egin zen San Antolin eguneko festa Caracasen, baina gure Argazki Galeria prest eduki arte zain egon gara artikulu hau argitaratzeko. Azkenik, prest dugu Caracaseko Eusko Etxeak helarazi digun argazki sortarekin osatutako galeria (ikusi, eta komentatu, behean).

Festa eguerdian hasi zen, Eusko Etxea-ko presidente Pedro Arriagak Euskalkultura.com-i adierazi dionez. Orduan heldu ziren Caracaseko elkartera Valenciako Euskal Etxetik etorritako 30 lagunak, autobusean, Arrate Coscojuela presidenta buru zutela. Giroa oso alaia izan zen eta bi euskal etxeetako kideak pilotan lehian aritu ziren. Gero, mahaira eseri eta bazkari ederraz gozatu zuten: marmitakoa eta sardina erreak.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia