euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak bere hamargarren urteurreneko ospakizunak hasiko ditu bihar

2008/07/08

Saladilloko Euskal Etxeko ordezkariak desfile batean
Saladilloko Euskal Etxeko ordezkariak desfile batean
Saladilloko Euskal Etxeak bere lehenengo hamar urteak ospatuko ditu datozen asteotan. Argentinar hiri honetan euskal kultura sustatzen lan eskerga egin du elkarteak eta dagokion moduan ospatzeko asmoa dute bazkideek, bihartik hasita. Lehen ekitaldia euskal taberna bat izango da eta ondoren, uztailaren 23an, Mikel Ezkerro irakasleak 'Los vascos: pasado, presente y futuro' izenburudun mintzaldia eskainiko du. Azkenik, abuztuaren 17an egingo da ekitaldi nagusia, elkarteko kide eta lagunentzako bazkaria, Apeadero klubean.

PUBLIZITATEA

Saladillo, Argentina. Itxaropen Euskal Etxeak bere hamargarren urteurrena bete du eta elkarteko kideek data esanguratsua ospatzeko ekitaldi desberdinak antolatu dituzte. Lehena bihar bertan egingo duten euskal taberna izango da eta elkarteko kide eta lagunek dastatu ahal izateko 'buseca' izeneko janari tipikoa jarriko dute bertan salgai.

Hurrengo hitzordua uztailaren 23an etorriko da, Mikel Ezkerro irakaslearen eskutik. Ezkerrok 'Los vascos: pasado, presente y futuro' izeneko mintzaldia eskainiko du Mitre liburutegian, arratsaldeko zortzi eta erdietan. Azken ekitaldia abuztuaren 17an izango da, Apeadero Klubean egingo den bazkariarekin.

Euskal Etxeko kideak pozik eta harro agertu dira, orain dela hamar urte sortutako elkarteak izan duen ibilbidea dela eta. Denbora honetan Itxaropen Saladilloko bizitza eta gizartearen protagonistetako bat bihurtu da.  Elkartearen sorreraren sustatzaileak Olga Leiciaga, Mercedes Curuchet, Iraola senar-emazteak, Ibarbia, Alberto Aguirre.. eta beste batzuk izan ziren, baina asko izan dira hamr urte hauetan euskal etxearen alde lan egin duten lagunak. Guztiei Zorionak!




« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia