euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saladilloko Itxaropen-ek Cañuelas eta Las Floresko lagunekin ospatu zuen bere 20. urtebetetzea, alkatea ere partaide

2018/07/17

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak osasunez eta bozkarioz ospatu zituen bere 20 urteak
Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak osasunez eta bozkarioz ospatu zituen bere 20 urteak

PUBLIZITATEA

Saladillo, Argentina. Festa handia egin zuten Buenos Aires probintziako Saladilloko Itxaropen-eko lagunek euren euskal etxearen 20. urtebetetzea ospatzeko. 90 bat gonbidatuk hartu zuten parte etxekoek prestatutako afarian, tartean Cañuelasko Denak Bat eta Loretako Euskaldunak-eko lagunek, Itxaropen-eko lehendakari ohiek eta Saladilloko Jose Luis Salomon alkateak.

Omenaldi gisa diploma bana eskuratu zieten Euskal Etxeko gaurko agintariek erakundeko lehenengo zuzendaritzako batzordekideei. Alkateak, bere aldetik, 20 urte hauetako argazkiak zeuzkan koadro bat oparitu zion Euskal Etxeari.

Gaua alaitzeko Denak Bat-eko dantzari gazteek eta Itxaropen-eko helduek euren errepertorioko dantza batzuk eskaini zizkioten bildutako jendeari. Erakusketa bukatzean bat egin zuten dantzariek eta publikoak elkarrekin dantzatzeko.

Afalostean ‘Zorionak zuri’ abestu zuten eta urtebetetze tarta partekatu zuten gonbidatu eta anfitrioiek. Festa ordu txikiak arte luzatu zen Edgardo del Rio abeslariaren ikuskizunarekin.

Argazki bilduma osoa, hemen.



Komentarioak

  • Itxaropen

    Zorionak Saladilloko Euskal Etxeko laguneri zuen 20 urteen gatik. Asko gogoratzen naiz zuekin!

    Rakel Garcia (Bilbo), 2018/07/17 11:54

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia