euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saladilloko Euskal Etxeko abesbatzak emanaldia eskainiko du ostiral honetan 2019ko ‘Elkarbizitze klarinetistiko’ ikastaroan

2019/02/13

Saladilloko euskal abesbatzak tronpetista jotzaileekin abestuko du
Saladilloko euskal abesbatzak tronpetista jotzaileekin abestuko du

PUBLIZITATEA

Saladillo, Argentina. ‘Convivencia Clarinetística’ izena duen trebakuntza ikastaroa garatzen ari da egun hauetan Saladillon. Ikastaroa Julieta Ugartemendia adituaren esku dago, Alberto Brass eta Edgardo Palotta laguntzaile, Buenos Aires probintziako klarinete-jotzaile eta zuzendariei begira. Ugartemendiak azaldu duenez, aldi berean abesbatza bat ari da sortzen Itxaropen Euskal Etxearen baitan eta abeslariek Klarinete-jotzaileen Elkarretaratzean hartuko dute parte entsegu eta kontzertu batean.

Abesbatzak kantatuko dituen abestiak Euskal Etxeko kideek pasatu dizkiote Ugartemendiari eta Ugartemendiak berak eta Edgardo Palottak egin dituzte moldaketak, Gabriela Sameghini irakaslearen laguntzarekin.

Itxaropen Euskal Etxeko Abesbatzak klarinete-jotzaileekin batera eskainiko duen kontzertua otsailaren 15ean, ostirala, izango da, iluntzeko 8:30etan, Udal Jauregiko lorategian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia