euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak ‘Askatasuna eta Bakea’ izena jarri dio bere liburutegiari

2017/09/14

Rosarioko Liburutegiak izen berria du uztailetik
Rosarioko Liburutegiak izen berria du uztailetik

Izendatze zeremonian ‘Askatasuna eta Bakea’ izen berria duen plaka ezarri zuten Zazpirak Bateko agintariek. Horrez gain, dantzari txikiek dantza batzuk eskaini zituzten eta bildutako lagunek topa egin zuten. Honekin batera, Euskal Etxeak 'Gizataldeen Gaua' dela-eta elkarteak irailaren 8 eta 9an izaniko partaidetza azpimarratu du, baita Uzturre Munduan programaren baitan Euskal Herriko hiru gaztek Zazpirak Bati egindako bisita eta antolatutako tailerrak.

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. 1954. urtean inauguratu bazuten ere, Zazpirak Bat Euskal Etxeak ez zeukan  izen propiorik. Hori dela eta joan den maiatzean Zuzendaritza Batzordeak deia egin zion euskal komunitateari liburutegiarentzat izenak proposa zitzan, guztien artean deitura adierazgarririk ipintzeko etxeko liburutegiari.

Jasotako proposamenen artean, ‘Askatasuna eta Bakea’ izena hautatu zuen Euskal Etxeko epaimahaiak “hitz horiek Euskal Herriak betidanik defendatu dituen bi balio adierazten baitituzte”, aoinarritu zuten. Izendapena Zazpirak Baten urteurrenaren egunean, uztailaren 14an, egin zen, hain zuzen, eta Carlos Javier Ibarbia lehendakariak hitz batzuk esan ondoren, dantzari txikiek dantza batzuk eskaini zizkioten publikoari. Topa ere egin zuten bildutakoek.

Gizataldeen Gaua

Iraila Argentina osoan Immigrantearen hilabetea izanik, ‘Gizataldeen Gaua’ antolatu ohi du Rosarioko Udalak. Asteburu bateko bi gauetan irekita egoten dira kolektibitateen egoitzak, publikoak erakunde eta gizatalde bakoitza eagut dezan, eta tartean bere dantza, musika eta sukaldaritza tradizionala. 2017 honetan ‘Gizataldeen Gaua’ irailaren 8 eta 9an ospatu zen eta erabat arrakastatsua izan zen. 40.000 rosariotar hurbil ziren gizatalde elkarteetara. Zazpirak Bat Euskal Etxearen kasuan, dantzari txiki eta helduak arduratu ziren ikuskizunaz eta etxeko sukaldariak, plater tipikoez.

Uzturre Rosarion

Argentinako euskal etxe batzuetan egiten ari diren tailer zikloaren baitan Zazpirak Bat Euskal Etxea bisitatu zuten Uzturre Munduan proiektuko ordezkari diren Gorka Mostajo Gasduroz, Garazi Uriarte eta Ander Herrera gazteek. Hiru egunetan zehar Rosarioko euskal musikari, dantzari eta euskara ikasleekin jarduteko aukera izan zuten bizkaitarrek. Harrera eta arrakastaren karietara gazteek datorren urtean berriz etortzea aipatu dute.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia