euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosarioko Zazpirak Bat hasia da heldu den urtean ospatuko den erakundearen Mendeurrena planifikatzen

2011/05/31

Joan den apirilaren 29an egindako bileraren irudiak (argazkia EE)
Joan den apirilaren 29an egindako bileraren irudiak (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Argentinako hainbat herritako euskal etxeak beren egoitzak eta ibilbideak oraindik eraikitzen ari diren bitartean, Hego Ameriketako herrialde honetako beste euskal etxe batzuk, joan den mendearen hasieran etorritako euskaldunek sortuak, mendeurrena betetzeko bidean daude honez gero. Hauxe da Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen kasua. Santa Fe probintzian Euskal Herriko kultura eta nortasuna babestu eta hedatzeko asmoarekin jaio zen erakundeak 2012an egingo ditu ehun urte eta etxeko kide eta lagunek ospakizunaren antolakuntzari ekin diote apirilaren amaieran.

Rosario, Argentina. Urteak daramatza Rosarioko Euskal Etxeak Euskal Herriarekin lotura dituzten mota askotako proposamenak etxeko kide eta herritarrei eskaintzen: euskara eta euskal dantza klaseak, kalitate handiko sukaldaritza eta kolektibitateari buruzko irratsaioa, batzuk aipatzearren soilik.

Datorren urtean ehun urte beteko ditu euskal erakundeak, eta proposamen sorta hori handituz nahi du ospatu. Izan ere, joan den apirilaren 29an mendeurreneko jaia antolatzeko lehenengo bilera burutu zen euskal etxeko egoitzan, Enrique Otaño lehendakaria eta etxeko Zuzendaritza Batzordea partaide.

Bileraren testuinguruan, gaur egungo bazkide nahiz “erakundea eraikitzeko ezinbestekoak izan ziren eta diren lagunak” euren ideia eta iradokizunak komentatzera izan ziren deituak eta hala egin zuen bildutako jendeak. “Ideia guztiak oso baliotsuak dira eta kontuan hartuko dira; hala ere, datozen topaketetan gaiak itxiz joango gara. Azpimarratu nahi dugu jendearen gogoa eta ezaugarri dugun elkarren arteko errespetua”, adierazi dute euskal etxeko arduradunek.

“Jaia gauzatzeko ezinbestekoa dugu denon partaidetza; nahi duenak bere proposamena bidal diezaguke rosbazok@.net.ar helbidera”, adierazi du Euskal Etxeko lehendakari Enrique Otañok.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia