euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosarioko Nafar Etxeak munduaren aurrean aurkeztu nahi du bere kantxa 22 Azpiko Mundiala eratuz 2008ko urrian

2007/09/26

Eskuinetik ezkerrera, Sandalio Monreal, Miguel Sanz eta Teófilo Espadas atzo eginiko argazkian
Eskuinetik ezkerrera, Sandalio Monreal, Miguel Sanz eta Teófilo Espadas atzo eginiko argazkian
Hori egin ahal izateko, laguntza eskatu zion atzo bertako presidente Sandalio Monrealek Nafarroako presidente Miguel Sanz-i, ordezkari nafar argentinarrak Iruñeko Nafarroako Jauregira egindako bisitan. Miguel Sanzek, Sandalio Monreal eta Rosarioko Nafar Etxeko presidente ohia den Teófilo Espadas hartu zituen bere bulego ofizialean. Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak (FIPV) bultzatuko norgehiagoka honek 'nazioarteko proiekzioa' emango liokeela 'Nafarroako Erresuma' izena duen bere pilotaleku berriari, adierazi diote Sanz-i buruzagi nafar argentinarrek eta 'pilota sustatzea eragingo' lukeela Argentinan.

PUBLIZITATEA

Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzek Nafarroako Jauregiko bere bulego ofizialean hartu zituen atzo Rosario hiri argentinarreko Nafar Etxearen izenean bisitan etorri zitzaizkion Sandalio Monreal presidentea eta Teófilo Espadas presidente ohia. Bi ordezkariek Rosarioko Nafar Etxearen datozen hilabeteotarako eta datorren urterako planak azaldu zizkioten buruzagi nafarrari, horien artean partikularzki euren erakundeak Rosario ondoko Funes herrian 2005eko azaroan zabaldu zuen 'Nafarroako Erresuma' izeneko kantxaren erabilera eta proiekzioa areagotzeko planak.

Izan ere, 22 Azpikoen VII. Pilotako Mundu Txapelketa bertan egiteko asmotan dira rosarinoak datorren urteko urrian eta hasiak dira dagoeneko hitzordu hori antolatzen hasteko pausotan. Horretarako ezinbestekoa izango dute Nafarroako Gobernuaren laguntza, eta horixe eskatu zioten atzokoan Miguel Sanzi bere bulegoan izan zuten elkarrizketan.

FIPVk antolatutako txapelketa Nafar Etxearen kantxan

Argentinako nafar ordezkarien esanetan, Mundiala 36 metroko 'Nafarroako Erresuma' frontoian egitea aukera paregabea izango da kantxarentzat eta pilotarentzat ere Argentinan, 'nazioarteko proiekzioa' emango baitio kantxari eta aldi berean pilota sustatuko baitu Rosarion eta herrialde osoan. Txapelketa, Iruñean egoitza duen Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak (FIPV) bultzatua da eta hamabost bat estatu bilduko dituela aurreikusten dute antolatzaileek.

Atzoko bisitan Sandalio Monreal Suberbiola mueztarrak Sanz presidenteari adierazi zionez, datorren urteko Mundialerako motorrak berotzen joateko eta antolaketa kontuak doitu eta fintzeko, lehenengo saio bati ekingo diote aurten bertan Rosarioko Nafar Etxekoek euren kantxa 'Nafarroako Erresuma' bataiatu duten Nazioarteko Pilota Lehiaketaren II edizioko egoitza bihurtuz. Urtea bukatu aitzin egingo da norgehiagoka, eta Nafarroatik heldutako pilotariak eta Santa Fe probintziako Pilota Federaziokoak izango ditu lehiakide.


Lotura interesgarriak

Rosarioko Nafar Etxea eta 'Nafarroako Erresuma' kantxa berria
2005eko Azaroaren 22an EuskalKultura.com-en argitara emana

Sandalio Monreal mueztarra da Rosarioko Nafar Etxeko lehendakaria
Elkarrizketa Diario de Navarra egunkarian

Rosarioko Nafar Etxearen webgunea
www.centronavarro.com


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia